Idoia Solores ikertzaileak eta Alfonso Aijon sustatzaile eta Ibermusica enpresako sortzaileak irabazi dute Donostiako Orfeoia-EHU saria. Sari banaketa ekitaldia maiatzaren 15an egingo da EHUren Ignacio Maria Barriola zentroan, Donostian, eta Donostiako Orfeoiak emanaldi labur bat egingo du.
EHU Euskal Herriko Unibertsitateko iturriek jakinarazi dutenez, sariaren 24. edizioa da aurtengoa, eta hasierako bi helburuei eusten die, hau da, musika sorkuntzako ibilbide profesionala aitortzea eta musika arloko ikerketa sustatzea.
Horrela, Idoia Solores ikertzaileak 'Musika ikerketa sustatu eta indartzea' kategorian jaso du saria, 'La construcción estético-moral de la Pasión según San Mateo de J.S. Bach y su persistencia en el tiempo' izenburuko lanari esker.
KONTZERTUA
Bestalde, musika klasikoko kontzertuen sustapenean egindako lanarengatik eta orain arte egindako "ibilbide nabarmenagatik" eskuratu du saria Alfonso Aijon sustatzaileak.
Musika klasikoko kontzertuen sustapenean egindako lanarengatik eta orain arte egindako "ibilbide nabarmenagatik" eskuratu du saria Alfonso Aijon sustatzaileak
Sari banaketa ektialdia maiatzaren 15ean egingo dute, 19:00etan, EHUko Ignacio Maria Barriola zentroan, Donostian. Ekitaldi horretan parte hartuko dute Donostiako Orfeoiaren presidente Antxon Elosegik eta EHUko Gipuzkoako campuseko errektoreorde Juana Goizuetak.
Ekitaldia amaitzean, Donostiako Orfeoiko kide batzuek erakustaldi labur bat egingo dute bere errepertorio tradizionaleko obrekin. Ekitaldia publiko orokorrari irekita egongo da, baina edukiera mugatua da.
Bestalde, Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lankidetzan urtero antolatzen dituzten jardunaldiak ekainaren 5ean eta 6an egingo dira Bilboko Arrupe Etxean, eta, iazkoei jarraipena emanez, Ongi etorri euskararen mundura. II. Harrera jardunaldiak izena izango dute.
Aitor Aldasoro Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia, Sonia Rodriguez Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria eta Aize Otaño Euskalgintzaren Kontseiluko lehendakaria izan dira topaketen aurkezpenean.