Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, igandean, maiatzaren 11n, ezegonkortasunarekin jarraituko dugu. Hodeitza aldakorra izango da eta zaparradak egin ditzake, batez ere egunaren bigarren partean.
Haizea eguerdi inguruan ipar-mendebaldetik finkatuko da eta tenperatura, oro har, 20 gradu azpitik geratuko da. Hiriburuetan, Baionan 12 gradu espero dira gutxienez eta 18 gehienez, Bilbon 13 gutxienez eta 19 gehienez, Donostian 11 gutxienez eta 17 gehienez, Gasteizen 8 gutxienez eta 18 gehienez eta Iruñean 9 gutxienez eta 18 gehienez.
Itsasbazterrean mendebal-osagaiko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin eta 4ko tarteekin, eta eguerdi inguruan eta arratsaldean ipar-mendebaldekoa nagusituko da; itsaskirria eragingo du, itsaskiko guneekin
Itsasbazterrean mendebal-osagaiko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin eta 4ko tarteekin, eta eguerdi inguruan eta arratsaldean ipar-mendebaldekoa nagusituko da; itsaskirria eragingo du, itsaskiko guneekin.
Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta gauean 1-1,5 metro artekoak izango dira. Itsasgorak 04:46an eta 17:01ean izango dira, eta itsasbehereak 10:51n eta 23:04an. Uraren tenperatura 15 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.
BALORAZIOA
"Goizean lanbroa eta lainoa sortuko dira, bereziki Araba hegoaldean. Goizaldean zerua hodei gutxirekin egongo da, goizean hodeiak ugaritu eta zerua hodeitsu geratuko da, tarteka oso hodeitsu. Zaparrada txiki-ertainak egingo ditu, probabilitate handiagorekin egunaren bigarren partean. Baliteke trumoi-ekaitzak izatea. Mendebal-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da; arratsaldean ipar-osagaikoa, ahul-bizia. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira eta maximoak gutxi jaitsiko dira".