Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astelehenean, otsailaren 10ean, giro iluna eta goibela izango dugu. Zerua lainotuta egongo da eta noizean behin euri apur bat egingo du, bereziki goizaldean eta goizean goiz. Arratsaldean hodei-geruza zertxobait saretuko da.

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, haizea hegoaldetik sartuko da eta arratsaldean brisa altxatuko da kostaldeko zenbait tokitan. Tenperaturak beste koska bat egingo du gora. Hiriburuetan, Baionan 8 gradu espero dira gutxienez eta 15 gehienez, Bilbon 9 gutxienez eta 16 gehienez, Donostian 8 gutxienez eta 15 gehienez, Gasteizen 4 gutxienez eta 11 gehienez eta Iruñean 4 gutxienez eta 10 gehienez.

Itsasbazterrean hego-osagaiko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-ekialdetik finka daiteke; itsaso kizkurra eragingo du

Itsasbazterrean hego-osagaiko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-ekialdetik finka daiteke; itsaso kizkurra eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta gauean 0,5-1 metrokoak. Itsasgorak 03:13an eta 15:43an izango dira, eta itsasbehereak 09:21ean eta 21:33an. Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

BALORAZIOA

 "Zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da. Euri txikia egin dezake han-hemenka. Hego-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin haizeguneetan. Tenperatura gutxi igoko da, bereziki Kantauri isurialdean", ondorioztatu dute Euskalmetetik.