Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 3.277 haur jaio ziren 2024ko hirugarren hiruhilekoan, hau da, aurreko urteko aldi berean baino %7,7 gutxiago, orduan 3.549 jaiotza ian baitziren. Gainera, jaiotzen urteko jaitsiera metatua %3koa da, Eustat euskal estatistika erakundearen datuen arabera.

Jaitsiera hiru lurralde historikoetan gertatu zen, nabarmenena Gipuzkoan izanik (%-9,4); Araban %7,2 jaitsi ziren jaiotzak, eta Bizkaian %6,7. Kopuru absolutuetan, Bizkaian 1.683 haur jaio ziren 2024ko hirugarren hiruhilekoan, Gipuzkoan 1.064 eta Araban 530.

Iazko udako hilabeteetan ezkontzaz kanpoko jaiotzak guztizkoaren %51,9 izan ziren, 2023ko hiruhileko berean erregistratutako %50,1 baino gehiago. Bizkaian proportzio hori %54,4 izan zen, Araban %51,5 eta Gipuzkoan %48,2.

Jaiotza hurrenkeraren arabera, 2024ko hirugarren hiruhilekoan, 1.694 lehenengo seme-alabak izan ziren (erdia baino gehiago), 1.175 bigarrenak (%35,9), %12,4 hirugarrenak eta ondorengoak.

Jaiotzak adinaren arabera banatuz gero, 30-39 urteko amen taldea izan zen nagusi, haien artean gertatu baitziren erditzeen %68,9. Ondoren zeuden 25-29 urtekoen taldea (%13,5) eta 25 urtetik beherakoen taldea (%6,9); 40 urtetik gorako amen taldea, berriz, %10,7ra iritsi zen. Ama ezkongabeen artean, 25 urtetik beherakoen ehunekoa handiagoa izan zen (%10,2).

Azkenik, 2024ko uztailean, abuztuan eta irailean EAEn jaiotako haurren %34,8k atzerriko nazionalitatea zuen, 2023ko aldi berean %31,6k zuen bitartean. Lurraldeka, Araban proportzioa %45,6koa izan zen, Bizkaian %33,6koa eta Gipuzkoan %31,2koa.