Moriarti ekoiztetxearen film sorta eskainiko du Primeran plataformak
Moriarti Produkzioak etxeko Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zinemagileen film luze eta laburrekin osatutako bilduma berezia estreinatu du Primeran plataformak astelehen honetan, ekoiztetxeak aurtengo Donostiako Urrezko Danborra jasoko duela ospatzeko, EITBko iturriek jakinarazi dutenez.
EITBren Primeran plataformak bat egingo du omenaldiarekin, Arregi, Garaño eta Goenagaren zinema euskaraz eta doan eskainita
Donostiako Udalak urtero ematen duen golardoa jasoko dute hirurek astelehen honetan, hirian bertan jaiotako ekoiztetxeak bere lana "mundu osora zabaltzeko" erakutsitako gaitasuna aitortzeko.
Hala, EITBren Primeran plataformak bat egingo du omenaldiarekin, Arregi, Garaño eta Goenagaren zinema euskaraz eta doan eskainita. Zehazki, 80 egunean (2010), Loreak (2014) eta Handia (2017) film luzeak eta Asämara (2008), Urrezko eraztuna (2011), Zarautzen erosi nuen (2014), Berriztagarria (2016) eta Mateoren ama (2019) film laburrak ikusi ahalko dira. Lucio (2007) dokumentala ere badago bilduman.
Azken hilabeteotan zehar euskal zinema onenaren arrakasta handiak estreinatu ditu Primeran plataformak, euskaraz, "eta, oraingoan ere, gure zinemaren aldeko apustua" berretsi nahi izan du
Azken hilabeteotan zehar euskal zinema onenaren arrakasta handiak estreinatu ditu Primeran plataformak, euskaraz, "eta, oraingoan ere, gure zinemaren aldeko apustua" berretsi nahi izan du. Primeran doakoa da eta nahikoa da erregistratzea eduki guztiak eskura izateko, ondorioztatu dutenez.
Temas
Más en Actualidad
-
Salburua gizarte etxeak jai batekin, erakusketa batekin eta auzoaren bilakaerari buruzko ipuin batekin ospatuko du bere hamargarren urteurrena
-
Israel investiga la posible muerte del líder de Hamás en Gaza durante un bombardeo en el sur del enclave
-
EEUU desmiente un plan para expulsar a Libia a más de un millón de palestinos de Gaza
-
OpenAI da marcha atrás y no se convertirá en una organización con ánimo de lucro