Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostegunean, urriaren 31n, giro eguzkitsua izango da Kantauri isurialdean, eta behe-lainoa eta behe-hodei batzuk hegoaldean. Arabako zenbait tokitan eta Nafarroa hegoaldean baliteke behe-lainoa iraunkorra izatea eta, horrez gain, hodei gehiago espero dugu orokorrean. Ipar isurialdean giro eguzkitsua nagusituko da, eta euria egin lezake Nafarroa hegoaldean.

Hego-ekialdeko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoek gora egingo dute, batez ere Kantauri isurialdean. Hiriburuetan, Baionan 13 gradu espero dira gutxienez eta 23 gehienez, Bilbon 13 gutxienez eta 24 gehienez, Donostian 13 gutxienez eta 23 gehienez, Gasteizen 10 gutxienez eta 19 gehienez eta Iruñean 10 gutxienez eta 20 gehienez.

Itsasoan hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin, eta arratsaldean ekialdekoa nagusituko da 3-4koarekin; egunaren lehen partean eta gauean itsaso kizkurra eragingo du, eta arratsaldean itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metroko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 03:44an eta 15:57an izango dira, eta itsasbehereak 09:44an eta 22:03an. Uraren tenperatura 17 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Balorazioa

 "Goizean lanbroa eta lainoa sortuko dira; Araba hegoaldean lainoa iraunkorra izan daiteke. Zerua hodei gutxirekin egongo da, Araba hegoaldean tarte hodeitsuekin goizaldean, goizean goiz eta egunaren amaieran. Balite hego-ekialdean euri txikia egitea. Hego-ekialdeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin, batez ere Araba ekialdean. Arratsaldean kostaldean eki-osagaiko haizea ibiliko da. Kantauri isurialdean tenperatura gutxi edo nahikoa igoko da, eta Mediterraneo isurialdean berdin jarraitu edo gutxi igoko da".