eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak 294.533 euro banatuko ditu bederatzi garapenerako gobernuz kanpoko erakunderen (GGKE) artean, erakunde barruan funtzionamendu maila guztietan egon daitezkeen genero desberdintasunak ezabatuko dituzten prozesuak eta ekintzak sustatzeko.

eLankidetzak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, urtero deialdi bat egiten du erakundeetan genero berdintasunaren aldeko aldaketa prozesuak egiteko, "oinarrizkoa baita emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunen aurkako borrokan".

Eusko Jaurlaritza 2009. urtean hasi zen GGKEetan genero berdintasunaren aldeko prozesuak bultzatzen

Horrela, laguntza jasoko duten erakundeen artean, Intered Fundazioak, medicusmundi Bizkaiak, Gurutze Gorriak, Emaus fundazioak, Entretanto Entretente Bitartean Jolasean elkarteak eta Soziolinguistika Klusterrak generoaren partaidetza diagnostikoa egiteko eta genero berdintasunaren aldeko ekintza plan estrategikoa prestatzeko baliatuko dute, eta Setem Hego-Haizeak, Etiopia Utopia fundazioak eta UN Etxeak planaren ezarpena eta ondorengo ebaluazioa egingo dute.

Orain arte, 51 erakunderen 80 proposamen aurkeztu dira

Plan horiek ezartzean, boluntariotzan sortzen diren genero estereotipo eta rolen, arrazakeriaren aurkako, zaintza edo indakeria matxista eta LGTBIfobikoaren inguruko jarduerak aurreikusten dira, besteak beste.

Eusko Jaurlaritza 2009. urtean hasi zen GGKEetan genero berdintasunaren aldeko prozesuak bultzatzen. Orain arte, 51 erakunderen 80 proposamen aurkeztu dira.