Iaz euskaraz argitaratutako haurrentzako 231 liburuak aztertu dituen gida plazaratu du Mondragon Unibertsitateak
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2023. urtean haur eta gazteentzat euskaraz argitaratu ziren 231 liburuak aztertu ditu, eta azterketa horren emaitza da 'Haur eta gazte literatura. Irakur gida 2023'. Argitalpenak hiru kategoriatan sailkatzea da gidaren helburua, alegia, liburu gomendagarriak, oso gomendagarriak eta zerrenda berezia, eta horretarako, hizkuntzaren erabilera, literatur kalitatea edo gaien tratamendua aztertu dira, besteak beste.
Unibertsitateko iturriek jakinarazi dutenez, Aramaioko, Bergarako, Eskoriatzako, Legazpiko eta Oñatiko udal liburutegietako, Aretxabaletako Kurtzebarri Eskolako, Eskoriatzako Luis Eceiza Herri Eskolak eta Mondragon Unibertsitateko 14 liburuzain eta irakasle aditu izan dira gida egin duen lantaldean, eta argitalpenak irakurri eta aztertzeko ardura izan dute.
Gida koordinatzeaz Mondragon Unibertsitateko Marikarmen Apraiz arduratu da, eta edizio honetako azalaren diseinua Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko Graduko ikaslea den Maddi Martinena izan da.
"Hauxe izan da taldearen lan teknika: haur eta gazte literaturan 2023. urtean euskaraz argitaratu dena irakurtzea, gure irakurketak alderatzea eta hizkuntzaren erabilera, literatura-kalitatea, gaiari ematen zaion tratamendua eta abar baloratzea", azaldu dute gida ebaluatu duten profesionalek.
Horrela, liburu guztiak irakurri ondoren, lantaldeak hiru kategoriatan sailkatu ditu lanak: liburu gomendagarriak, oso gomendagarriak eta zerrenda berezia. Azken kategoria horretako liburuei aipamen bat egin zaie.
Temas
Más en Actualidad
-
Bolaños no cree que Ábalos esté "chantajeando" a Sánchez con el "ataque despiadado" a su privacidad
-
La Fiscalía pide a la Audiencia de Badajoz el archivo de la investigación contra David Sánchez
-
Un informe desvela la causa del hundimiento del yate del millonario Mike Lynch: siete personas murieron en el naufragio
-
Trump asegura ahora que "no esperaba" que Putin fuera a Estambul: "¿Por qué iba a ir si yo no voy?"