Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostiralean, urriaren 4an, arratsalderako eguzkitsu geldituko da. Goizean goizetik zerua nahiko lainotuta egongo da, behe-hodeiekin, eta baliteke euri-langarra egitea Kantauri isurialdean, batez ere ekialdean. Barnealdean, berriz, batez ere Araban, goizeko behe-lainoak eguerdira arte iraun dezake. Arratsalderako giro eguzkitsua nagusituko da leku guztietan.
Tenperatura maximoak nahiko freskoak izango dira eta 20 gradutik hurbil kokatuko dira. Hiriburuetan, Baionan 10 gradu espero dira gutxienez eta 19 gehienez, Bilbon 12 gutxienez eta 20 gehienez, Donostian 11 gutxienez eta 19 gehienez, Gasteizen 7 gutxienez eta 18 gehienez eta Iruñean 10 gutxienez eta 18 gehienez.
Itsasoan eki-osagaiko haizea ibiliko da 2-3ko indarrarekin, ipar-ekialdekoa nagusituz; itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdi inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 06:10ean eta 18:23an izango dira, eta itsasbehereak 00:04an eta 12:14an. Uraren tenperatura 19 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.
Balorazioa
"Goizean lanbroa eta lainoa agertuko dira. Zerua hodei gutxirekin egongo da, Kantauri isurialdean egunaren lehenengo partean behe-hodeien tarte hodeitsuekin eta arratsaldean goi-hodei batzuekin. Baliteke goizaldean eta goizean goiz Gipuzkoan noizbehinka zirimiria egitea. Kostaldean eki-osagaiko haize ahula ibiliko da, eta gainerako lekuetan ipar-osagaikoa. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira",