Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak haize arriskuagatiko abisu horia aktibatuko du asteazkenean eta ostegunean, irailaren 25ean eta 26an, haizeguneetan 100 km/h-ko abiadura gaindi ditzaketen boladak esperoi direlako.

Zehazkiago, haizeagatiko abisu horia asteazkeneko 21:00etatik osteguneko 09:00ek arte egongo da indarrean, Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez.

Aurreikuspenen arabera, hego-mendebaldeko haize boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete haizeguneetan, bereziki mendebaldeko mendi inguruetan. Haizeguneak ez diren lekuetan, berriz, haize boladak 60-80 km/h ingurukoak izango dira, batez ere mendebaldean.

Bestalde, bihar zerua hodeitsu egongo da Euskalmeten arabera; erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusituko dira. Gauean hodeiak ugarituko dira. Arratsalde-gauetik aurrera euri txikia egingo du. Hego-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin goizean; arratsalde-gauean haizea indartu egingo da, bereziki mendebaldean, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin. Tenperatura minimoak gutxi edo nahikoa igoko dira. Tenperatura maximoak igo egingo dira: gutxi edo nahikoa Mediterraneo isurialdean, nabarmen Kantauri isurialdean eta asko kostaldeko zenbait lekutan. 

Ostegunean ere zerua hodeitsu egongo da, tarte oso hodeitsuekin; egunaren amaieran hodeiak gutxitu egingo dira. Zaparrada txikiertainak botako ditu, sarriago eta ugariago egunaren erdialdeko orduetan eta Kantauri isurialdean. Trumoi-ekaitzak izan daitezke. Hego-mendebaldeko haize bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin, bereziki egunaren lehengo partean; eguerdian haizeak ipar-mendebaldera egingo du Kantauri isurialdean, bolada gogorrekin kostaldean egunaren amaieran. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira; egunaren amaieran neurtuko dira. Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira Kantauri isurialdean, eta berdin jarraituko dute Mediterraneo isurialdean.