Ireki dute urriaren 17an Europa Jauregian egingo den XVIII. Urban Commercen izena emateko epea
Topaketa Marcos Álvarez “dendologoak” eta salmenta-taldeen motibazioari buruzko bestsellerren egileak inauguratuko du
Urriaren 17an, beste behin, Vitoria-Gasteiz retail eta hiriko merkataritzaren arloko Estatu mailako ekitaldi nagusietako baten egoitza izango da. Ekimena Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta turismoaren Sailak bultzatu du.
Urban Commerceren hemezortzigarren edizioa Europa Kongresu Jauregian egingo da eta biziberritze komertzialeko politiketan eta hiriko merkataritzaren arloko modernizazioari eta berrikuntzari buruzko esperientziatan oinarritutako ezagutzaren, trukearen eta azterketaren gune profesional gisa planteatuko da.
‘Hiriko tokiko merkataritzari beste esanahi bat ematen’ izenburua izango du aurtengo edizioak, eta retailen sektoreak egungo eta etorkizuneko gizartearen beharrei erantzun ahal izateko hartu beharreko tresna eta narratiba berriak izango ditu hizpide.
Urban Commerceren hemezortzigarren edizioa Europa Kongresu Jauregian egingo da
“Tokiko merkataritzari beste esanahi bat emateak balio eta eduki berriak ematea eta hiriko saltokietan erosketak egiteko arrazoiei buruz dagoeneko zaharkituta dauden argudioak albo batera uztea eta errealitate berrietan oinarritutako berri batzuk gehitzea eskatzen du”, Maria Nanclaresek, Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismoaren zinegotziak.
Jardunaldi osoan zehar, pertsonalizazioa, hiperespezializazioa, dendan teknologia erabiltzea edo retailari aplikatutako berrikuntza bezalako gaiak jorratuko dira, adituen eta Estatu mailan lehendik ere egiten ari diren esperientzia berritzaileen eskutik.
Temas
Más en Actualidad
-
Mueren ahogadas dos personas tras caer accidentalmente en una arqueta y una acequia en Lleida
-
Irán presume de marcar el paso a EEUU y condiciona el acuerdo definitivo a que Trump acepte su hoja de ruta
-
Sánchez ve una "buena noticia" el alto el fuego: llama a la diplomacia pero sin olvidar "la destrucción y vidas perdidas"
-
Vaquero cree que el alto el fuego en Irán "es un alivio momentáneo" y ve a Trump como un "peligro mundial"