Eustaten zabalkunde-plataforman bi adierazle Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri bakoitzerako bereizi dira. Horietako bat Nekazaritza produktiboa eta jasangarria egiten den nekazaritza-azaleraren proportzioa da. Euskal Autonomia Erdekigo osoan, 2015ean, % 1,09 zen; 2021ean, berriz, % 2,91 izan da, eta azken hamarkadan hazkunde jarraitua izan du. Eustaten plataforman lehen aldiz sartu diren adierazleen artean daude, adibidez, Nekazaritza-ustiategi ekologikoen proportzioa eta Abeltzaintza-ustiategi ekologikoen proportzioa. Adierazle horiek informazio garrantzitsua ematen dute Nazio Batuen 2.4.1 adierazleari buruz, baita udalerri-mailan ere. Biek ere Euskadi osorako joera positibo jarraitua erakusten dute aztertutako aldian. Nekazaritza-ustiategi ekologikoen proportzioa guztizkoaren % 5,59 zen 2015ean; 2022an, berriz, % 9,95 da. Abeltzaintza-ustiategien kasuan, ustiategi ekologikoen ehunekoa guztizkoaren % 0,72 izatetik % 2,49 izatera igaro da aldi horretan bertan.

Beste datu batzuk

Datu horiek Eustatek eskaini zituen Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendaren Adierazleei buruz hitz egiten, informatzen eta ikertzen jarraitzeko apustuaren barruan. Hala, Euskadiko nekazaritza iraunkorra bezalako alderdiak azpimarratzeaz gain, beste alderdi garrantzitsu batzuk ere nabarmentzen ditu.

Hala, Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako 2030eko Agendan jasotzen diren 169 xedeen eta garapenerako lankidetzako 17 helburuen betetze-maila kalkulatu ahal izateko estatistika-adierazleak etengabe areagotzeko eta bereizteko duen konpromisoarekin jarraituz, beste urrats bat eman zuten bertatik desenplegu-tasa edo langabezia-tasaren inguruan informatuz (8. helburuarekin bat dator, “guztiontzako hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria, osoko enplegu produktiboa eta lan duina sustatzea) adierazlea dago, eta hura udalerriaren eta sexuaren arabera bereizita egoteak aukera ematen du fenomenoa zenbait ikuspegitatik ikusteko, ez soilik denbora-ikuspegitik”, azpimarratu zuten.