LAB sindikatuak prentsa-ohar baten bidez salatu du Correoseko zuzendaritza berriak egindako murrizketak eta kontrataziorik egin ez izanak kaosa sortu duela Arabako posta banaketan.
Correosek ez ditu ia kontrataziorik egin oporraldian eta bajak ez dira ordezkatu
Sindikatuaren arabera, banatu gabeko milaka bidalketa daude Gasteizen, Lautadan, Añanan, Gorbeialdean eta abar, oporretan edo bajan dauden langileak ez direlako ordezkatuak izaten ari. Ordea, LABek salatu du badirela hilabeteak banaketarik egin gabe zonalde horietan.
Sindikatuak informatu du horren erruz, kaosa sortzen ari dela zebitzu publikoan eta milaka jakinarazpen trabatuta daudela Correosen
Ildo horretatik jarraituz, LABen ustez, Correosek ez ditu ia kontrataziorik egin oporraldian eta bajak ez dira ordezkatu. Sindikatuak informatu du horren erruz, kaosa sortzen ari dela zebitzu publikoan eta milaka jakinarazpen trabatuta daudela Correosen.
"Abuztuaren hasieran 8.000 jakinarazpen baino gehiago pilatuta daude Zabalgana, Sansomendi eta Lakua auzoei dagokionez", salatu dute
Bi adibide jartzen ditu LABek: "abuztuaren hasieran 8.000 jakinarazpen baino gehiago pilatuta daude Zabalgana, Sansomendi eta Lakua auzoei dagokionez", azpimarratu dute aipatutako prentsa-ohar. Bestalde, bigarren adibide bat jarri nahi izan dute. Eta LAB sindikatutik, azkenik, beste adibide hau gaineratu dute: "eta 6.000 baino gehiago Txagorritxu, El Pilar, Errota eta Zaramagako zonaldean", ondorioztatu dute LAB sindikatutik prentsa-ohar baten bitartez.