Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteazkenean, uztailaren 31n, tenperatura jaitsi egingo da eta beroa ez da izango aurreko egunetan bezalakoa. Orokorrean eguzkitsu egongo da, eta arratsaldean eta gauean behe-hodeiak ugarituko dira Kantauri isurialdean. Haizeak ipar-mendebaldera egingo du goizean, lehenengo kostaldean eta gero barnealdean.

Ipar isurialdean asko jaitsiko da tenperatura: kostaldean maximoak 25 eta 30 gradu artekoak izango dira, eta Kantauri isurialdearen barnealdean 30 eta 35 gradu artekoak. Hegoaldean jaitsiera txikiagoa izango da, eta bero egiten jarraituko du, bereziki hegoaldean, non 35 graduak gaindituko diren.

Hiriburuetan, Baionan 21 gradu espero dira gutxienez eta 30 gehienez, Bilbon 20 gutxienez eta 27 gehienez, Donostian 22 gutxienez eta 26 gehienez, Gasteizen 20 gutxienez eta 37 gehienez, eta Iruñean 21 gutxienez eta 38 gehienez.

Itsasoan mendebal-osagaiko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta goizean ipar-mendebaldetik finkatuko da 3koarekin eta 4ko tarteekin; itsaso kizkurra izango da, eta arratsaldean itsaskirria, itsaskiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdi inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 02:04an eta 14:38an izango dira, eta itsasbehereak 08:01ean eta 20:44an. Uraren tenperatura 23 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Balorazioa

"Hauts-gandua sor daiteke. Zerua hodei gutxirekin egongo da, Kantauri isurialdean behe-hodeien tarte hodeitsu batzuekin goizaldean, arratsaldean eta gauean. Mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da: goizetik aurrera ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da Kantauri isurialdean eta arratsaldean Mediterraneo isurialdean, bolada gogorrekin eta oso gogorren batekin Arabako Errioxan. Tenperatura minimoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira. Tenperatura maximoak jaitsi egingo dira: nabarmen edo asko Kantauri isurialdean eta gutxi edo nahikoa Mediterraneo isurialdean", azpimarratu dute Euskalmetetik.