Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, igande honetan, uztailaren 28an, egunak aurrera egin ahala eguzkitsu geldituko da eta barnealdean tenperatura asko igoko da. Goizean behe-hodeiak nagusituko dira, batez ere Kantauri isurialdean, eta bertan goizaldean euri-langarra egin dezake. Egunak aurrera egin ahala, ordea, hodeitza arinduz joango da eta ostarte politak irekiko dira.
Araban eta Nafarroako zati handi batean, eguzkitsu egongo da eta bero handia egingo du; tenperatura maximoak 35 gradu ingurukoak edo hortik gora geldituko dira
Mediterraneo isurialdean, Araban eta Nafarroako zati handi batean, eguzkitsu egongo da eta bero handia egingo du; tenperatura maximoak 35 gradu ingurukoak edo hortik gora geldituko dira. Kantauri isurialdean ere, tenperaturak gora egingo du. Hiriburuetan, Baionan 18 gradu espero dira gutxienez eta 29 gehienez, Bilbon 18 gutxienez eta 29 gehienez, Donostian 17 gutxienez eta 27 gehienez, Gasteizen 14 gutxienez eta 38 gehienez, eta Iruñean 15 gutxienez eta 38 gehienez.
Itsasoan eki/ipar-ekialdeko haizea ibiliko da 2-3ko indarrarekin; itsaso kizkurra eragingo du, eta arratsaldetik aurrera itsaskirria
Itsasoan eki/ipar-ekialdeko haizea ibiliko da 2-3ko indarrarekin; itsaso kizkurra eragingo du, eta arratsaldetik aurrera itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 10:55ean eta 23:27an izango dira, eta itsasbehereak 04:35ean eta 17:01ean. Uraren tenperatura 22 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.