Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostegunean, uztailaren 18an, uda giroarekin jarraituko dugu. Zeruan hodei batzuk agertuko diren arren, goizean nahiko garbi egongo da eta haizea aldakor eta ahula ibiliko da. Arratsaldean haizeak ipar-mendebaldera egingo du kostaldean eta baliteke behe-hodei batzuk agertzea.

Tenperaturan ez da aldaketa handirik izango: maximoak kostaldean 24-25 gradu ingurukoak izango dira, eta barnealdean 30 gradutik gorakoak. Bero handia egingo du Ebro ibarrean, eta han baliteke 35 graduak gainditzea. Hiriburuetan, Baionan 17 gradu espero dira gutxienez eta 27 gehienez, Bilbon 19 gutxienez eta 26 gehienez, Donostian 18 gutxienez eta 25 gehienez, Gasteizen 15 gutxienez eta 34 gehienez, eta Iruñean 16 gutxienez eta 35 gehienez.

Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, hego-osagaia nagusituz, eta eguerdi inguruan ipar-mendebaldetik finkatuko da, 3ko indarrarekin; itsaso kizkurra eragingo du, eta arratsaldean itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdi inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 02:52an eta 15:20an izango dira, eta itsasbehereak 08:58an eta 21:26an. Uraren tenperatura 21 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Balorazioa

"Goizean lanbroa eta lainoa sortuko dira. Zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da, tarte hodeitsuren batekin. Mendebal-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da; barnealdean hego-osagaia nagusituko da, bolada gogor batzuekin Araban. Eguerdian haizeak ipar/ipar-mendebaldera egingo du. Tenperatura minimoak nahikoa igoko dira. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira kostaldean eta gutxi igoko dira barnealdean".