Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, larunbat honetan, uztailaren 13an, egunsentiko behe-lainoen ostean, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak gailenduko dira, baina hodeitza hori arratsaldean zertxobait arinduko da. Hortaz, egunaren bigarren zatian, oro har, giroa argiagoa izango da, bereziki hegoaldean.

Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da eta arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko da, indar handirik gabe. Tenperatura maximoak, oro har, 22-25 gradu artekoak izango dira, eta Nafarroa hegoaldean 30 gradura gerturatuko dira. Hiriburuetan, Baionan 13 gradu espero dira gutxienez eta 24 gehienez, Bilbon 14 gutxienez eta 24 gehienez, Donostian 13 gutxienez eta 23 gehienez, Gasteizen 9 gutxienez eta 24 gehienez, eta Iruñean 12 gutxienez eta 29 gehienez.

Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da 2ko indarrarekin, eta goizean ipar-ekialdetik finkatuko da 3koarekin eta arratsaldean 4ko tarteren batekin; itsaso kizkurra eragingo du, eta ondoren itsaskirria, arratsaldean itsaskiko guneren batekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 10:26an eta 22:42an izango dira, eta itsasbehereak 04:19an eta 16:30ean. Uraren tenperatura 21 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Balorazioa

"Goizean lanbroa eta lainoa agertuko dira. Zerua oso hodeitsu egongo da, erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin; arratsalde-gauean hodeitza txikituz joango da. Ipar-ekialdeko haizea ahul ibiliko da, arratsaldean Araban bolada gogor batzuekin. Tenperatura minimoak gutxi jaitsiko dira eta maximoak nahikoa edo nabarmen igoko dira, batez ere barnealdean".