EITBk azken garapen teknologikoak txertatuko ditu ETBBasque nazioarteko kanalaren zabalkundea egiteko
Maiatzaren 1ean, bere seinalea satelite bidez zabaltzeari utziko dio eta aurrerantzean sare publikoetatik eta IP teknologiaren bidez (Internet) banatuko die kable operadoreei
EITB azken joera eta garapen teknologikoak txertatzen ari da bere ikus-entzunezko edukiak kontsumo digitalera egokitu eta kalitate estandarrik altuenarekin banatzeko, eta oraingoan, tradizionalki Amerikako kable operadoreei satelite teknologiaren bidez banatu zaien ETBBasque nazioarteko kanala izango da hobekuntza teknologiko horien onuradun.
Aldaketak seinalearen kalitatea handitu eta zerbitzuaren jarraipen pertsonalizatuagoa egiteko aukera eskainiko du
Horrela, EITBk jakinarazi duenez, maiatzaren 1ean, bere seinalea satelite bidez zabaltzeari utziko dio eta aurrerantzean sare publikoetatik eta IP teknologiaren bidez (Internet) banatuko die kable operadoreei. Aldaketak seinalearen kalitatea handitu eta zerbitzuaren jarraipen pertsonalizatuagoa egiteko aukera eskainiko du.
Ikus-entzuleak EITBren eduki nagusietara sartzeko beste aukera bat Nahieran doako aplikazioa da
Trantsizio teknologiko hori "urrats garrantzitsua" da EITB Taldearentzat, "euskararen eta euskal kulturaren erreferentziazko hedabide publiko izaten jarraitzeko". Izan ere, munduko ikus-entzule guztien eskura jarriko ditu Primeran, Makusi eta Guau doako 'streaming' plataformak eta Orain albisteen eskaintza. Hartara, munduko euskal etxe guztietara iritsiko dira euskarazko telesailak, filmak, dokumentalak, haur eta gaztetxoentzako ikus-entzunezko produktuak, podcastak, musika, soinu produktuak edo albisteak.
Gainera, ikus-entzuleak EITBren eduki nagusietara sartzeko beste aukera bat Nahieran doako aplikazioa da (telebista eta irrati kanalak barne). Eskuragarri dago Android eta iOSen aplikazio dendetan, baita eta telebista adimendunetako dendetan ere, telebistaren markaren arabera.
Temas
Más en Actualidad
-
Las PCR a los doce aislados por hantavirus en el Gómez Ulla vuelven a ser negativas
-
Mikel Utrera Puellesek lortu du euskarazko literatur sorkuntzako Ignacio Aldecoa beka
-
Tres de cada cuatro estudiantes harán la PAU en euskera en la EHU
-
Correos emite sellos conmemorativos del viaje apostólico del Papa al Estado español