Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astelehen honetan, apirilaren 22an, zerua lainotuago eta tenperatura beherago, bereziki ipar partean. Goizaldean lainotuta egongo da, behe-hodeiekin, bereziki mendebaldean, euri tantaren bat baztertu gabe. Goizean hodeitza zertxobait zulatu eta Kantauri isurialdean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira; hegoaldean berriz, oskarbi egongo da. Iluntzetik aurrera lainotuz joango da eta baliteke eguna amaitzerako euri pixka bat egitea.

Tenperatura maximoak 12-14 gradu ingurukoak izango dira, eta ipar eta ipar-ekialdeko haizea bizi ibiliko da, hotz sentsazioa areagotuz. Hiriburuetan, Baionan 7 gradu espero dira gutxienez eta 14 gehienez, Bilbon 8 gutxienez eta 14 gehienez, Donostian 6 gutxienez eta 13 gehienez, Gasteizen 3 gutxienez eta 12 gehienez, eta Iruñean 3 gutxienez eta 12 gehienez.

Uraren tenperatura 14 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da

Itsasoan ipar-ekialdeko haizea ibiliko da 3-4ko indarrarekin eta arratsaldean iparraldera aldatuko da 4koarekin; itsaskia eragingo du. Iparraldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 04:43an eta 16:59an izango dira, eta itsasbehereak 10:50ean eta 23:00etan. Uraren tenperatura 14 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

"Goizean lanbroa eta lainoa agertuko dira eta Arabako zenbait tokitan iraunkorrak izan daitezke. Zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da; Kantauri isurialdean behe-hodeien tarte hodeitsu batzuk agertuko dira, bereziki kostaldean eta egunaren bigarren partean. Arratsaldean erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak ugarituz joango dira. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da; egunaren erdialdeko orduetan mendebal/ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da kostaldean. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira kostaldeko zenbait puntutan".