Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astelehenean, apirilaren 15ean, eguraldi aldaketa etorriko da fronte baten eskutik, euri gutxi ekarriko duen arren. Giro motela izango dugu eta noizean behin euria egingo du, bereziki Kantauri isurialdean eta egunaren lehen zatian; oro har, euri txikia egingo du, baina baliteke goizaldean zaparrada bakanen bat botatzea. Arratsaldean ostarte zabalak irekiko dira hegoaldean.

Tenperaturaren beherakada handia izango da eta herri gehienetan beroenak 15 gradu ingurukoak izango dira. Arratsaldean iparraldeko haizea harrotu egingo da Ebro bailaratik gertu. Hiriburuetan, Baionan 11 gradu espero dira gutxienez eta 16 gehienez, Bilbon 12 gutxienez eta 16 gehienez, Donostian 10 gutxienez eta 15 gehienez, Gasteizen 6 gutxienez eta 15 gehienez, eta Iruñean 9 gutxienez eta 18 gehienez.

Gasteizen 6 gutxienez eta 15 gehienez, eta Iruñean 9 gutxienez eta 18 gehienez.

Itsasoan ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, eta itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 10:39an eta 23:07an izango dira, eta itsasbehereak 04:18an eta 16:35ean. Uraren tenperatura 14 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

"Goizean lanbroa eta lainoa agertuko dira eta Arabako zenbait tokitan iraunkorrak izan daitezke. Zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da; Kantauri isurialdean behe-hodeien tarte hodeitsu batzuk agertuko dira, bereziki kostaldean eta egunaren bigarren partean. Arratsaldean erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak ugarituz joango dira. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da; egunaren erdialdeko orduetan mendebal/ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da kostaldean. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira kostaldeko zenbait puntutan", azpimarratu dute Euskalmetetik.