TikTok sare sozialean oinarritutako Bziber lehiaketa abian da, maiatzaren 2ra arte
Bziber euskarazko lehiaketa martxan dago maiatzaren 2ra arte
TikTok sare sozialean oinarritutako Bziber euskarazko lehiaketa martxan dago maiatzaren 2ra arte. Azkue Fundazioak antolatzen du ekimena, gazteak eta sare sozialak euskaraz ehuntzeko asmoz, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren babesarekin.
13 eta 16 urte bitarteko gazteek nahi dituzten erronkak egin ahalko dituzte, eta, TikTok-en argitaratzeaz gain, modu pribatuan ere bidaltzeko aukera izango dute, nahi izanez gero, maiatzaren 2ra arte
Horrela, antolatzaileek jakinarazi dutenez, astelehenero, Lorea Intxausti aktoreak erronkak proposatuko ditu, hala nola dantza, bitxikeri, sormena lantzeko edo lagunekin egitekoak. 13 eta 16 urte bitarteko gazteek nahi dituzten erronkak egin ahalko dituzte, eta, TikTok-en argitaratzeaz gain, modu pribatuan ere bidaltzeko aukera izango dute, nahi izanez gero, maiatzaren 2ra arte.
Zenbar irabazle egongo dira erronka bakoitzeko?
Horrela, eta ildo beretik jarraituz, aipatzekoa da erronka bakoitzetik irabazle bat aterako dela, eta, beraz, zenbat eta erronka gehiago egin, parte hartzaileek saria irabazteko aukera gehiago izango dute. Irabazleen izenak maiatzaren 3an argitaratuko dira Bziber lehiaketaren webgunean eta sare sozialetan, eta 75 euroko erosketa txartel bana jasoko dute, Fnac dendetan gastatzeko.
Irabazleen izenak maiatzaren 3an argitaratuko dira Bziber lehiaketaren webgunean eta sare sozialetan, eta 75 euroko erosketa txartel bana jasoko dute, Fnac dendetan gastatzeko
Azkenik, eta ildo beretik jarraituz, Lorea Intxaustiz gain, edizio honetan beste aktore eta tiktoklari batzuk egongo dira erronkak egiten, besteak beste, Elene Mendizabal (@elemelonsv), Nahia Sillero (@nahiasillero) eta Kimetz Etxabe (@etxabekimetz). "Lehiaketari buruzko informazio informazio guztia www.bziber.eus webgunean jaso daiteke", ondorioztatu dute azkenik lehiaketa honen antolatzaileek ekimen honen aurkezpenean.
Temas
Más en Actualidad
-
Cae una red de contrabando de tabaco que movía cajetillas valoradas en 8,8 millones de euros
-
Dos turistas mueren embestidas por un elefante durante un safari en Zambia
-
Aznar ve "golfería estructural" con Sánchez y avisa: "Si pactas con delincuentes no te extrañe acabar en la cárcel"
-
Varias explosiones provocan un incendio en una fábrica de baterías de litio de Guadalajara