Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteazken honetan, apirilaren 3an, udaberriko eguraldia izango dugu. Zeruan hodeigune batzuk ikusiko dira, baina eguerdian eta arratsaldean giro eguzkitsua nagusituko da.

Hegoaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoak 20-24 gradura igoko dira ipar isurialdean; hegoaldean orokorrean ez dira 20 gradura iritsiko. Arratsaldean haizeak iparraldera egingo du kostaldean. Hiriburuetan, Baionan 10 gradu espero dira gutxienez eta 22 gehienez, Bilbon 11 gutxienez eta 23 gehienez, Donostian 10 gutxienez eta 21 gehienez, Gasteizen 6 gutxienez eta 18 gehienez, eta Iruñean 5 gutxienez eta 19 gehienez.

Itsasoan hego-osagaiko haizea ibiliko da 3-4ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-osagaikoa 2-3koarekin; itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 12:53an izango da, eta itsasbehereak 06:10ean eta 18:50ean. Uraren tenperatura 14 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

"Goiz-lanbroa. Zerua tarteka hodeitsu egongo da; goizean hodeiak gutxitu egingo dira eta zerua hodei gutxirekin geratuko da, goihodeien tarte hodeitsuekin. Hego-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin; arratsaldean kostaldean tarteka iparosagaiko haizea ibil daiteke. Tenperatura gutxi edo nahikoa igoko da; kostaldean tenperatura maximoek berdin jarraitu edo gutxi jaits daitezke", azpimarratu dute Euskalmet Euskal Metereologia Agentziatik.