Zerua hodei gutxirekin egongo da, tarte hodeitsu batzuekin. Eguerditik aurrera hodeiak ugarituko dira eta zerua hodeitsu geratuko da, tarte oso hodeitsuekin; azken orduetan hodeiak gutxituko dira. Egunaren bigarren partean zaparradak egingo ditu noizbehinka; baliteke trumoi-ekaitzak izatea eta txingorra egitea, Euskalmeten arabera.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, hego-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin, eta oso gogor batzuekin haizeguneetan egunaren lehen partean. Arratsaldean haizeak mendebal/ipar-mendebaldera egin dezake kostaldean, ahul-bizi, bolada gogor batzuekin; ondoren barnealdera hedatuko litzateke. Azken orduetan haizea hego-osagaitik finkatuko da, ahul. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez eta maximoak gutxi edo nahikoa igoko dira. "Azken orduetan Arabako zenbait lekutan lanbroa eta lainoa agertuko dira. Zerua tarteka hodeitsu egongo da, erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin; Kostaldean behe-hodei batzuk agertuko dira. Haize ahula eta aldakorra ibiliko da, ipar-osagaia nagusi", zehaztu dute Euskalmetetik.
Bihar, aldiz, goizean, lanbroa eta lainoa; Arabako zenbait lekutan iraunkorrak izateko probabilitatea txikia da. Zerua hodeitsu egongo da, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusi; arratsaldean hodeiak gutxituz joango dira eta gauean zerua oskarbi edo hodei gutxirekin egongo da. Haize ahula eta aldakorra ibiliko da; arratsaldean ipar-osagaitik finkatuko da, azken orduetan hego-osagaitik. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira; maximoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira, kostaldeko zenbait lekutan gutxi igoko dira. Arabako zenbait lekutan izotz txikia egingo du.