Taxiek BEIren bost errei tartetan zirkulatzeko aukera aztertzen ari da Gasteizko Udala
Gasteizko BEI autobus elektriko adimendunaren bost errei tarte taxi bidezko zirkulaziorako ireki ahal izango dira Tuvisa eta Trafiko Zerbitzua egiten ari diren azterketak bideragarritzat jotzen badu. Azterketa hori da Gasteizko Udalaren gobernu programak bere gain hartutako konpromisoetako bat, BEI sisteman hobekuntzak txertatzen jarraitzea, hain zuzen. Gainera, taxi gidarien kolektiboak egindako eskaeretako bati lotuta dago.
Zehazkiago, hurrengo hauek dira aztertzen ari diren tarteak: Madril kalea, Gamarrako Atea eta Betoñuko Atea artean (Salbururako noranzkoan); Madril kalea, Betoñuko Atea eta Gamarrako Atea artean (Boulevarderako noranzkoan); Francisco Leandro de Viana kaletik Tomas Zumarraga Dohatsua kalera joateko irteera; Jacinto Benavente kalea Sutaustegi Zaharra eta Florida kaleen artean, eta Jacinto Benavente kalea Florida kalearen eta Esmaltaciones enpresa inguruko biribilgunearen artean.
Kasu horietako bakoitzean, zirkulazioa erregulatzeko sistemetan eta seinaleztapenean dagozkion aldaketak egin beharko dira, eta Tuvisak bermatu beharko du horrek ez lukeela BEIren zerbitzuan eragin adierazgarririk izango.
"Hiriko zirkulazio guztia hobetzeko saiakeran jarraitzen dugu eta hobetzeko aukera horietako bat da, hain zuzen ere, taxi gidariek puntu jakin batzuetan BEIren ibilbidea erabili ahal izatea. Gure hirian zerbitzu publikoa ematen duen kolektibo horren beharrei entzuten ari gara", adierazi du Segurtasuneko eta Trafikoko zinegotzi Iñaki Gurtubaik.
BEIk 11 kilometroko ibilbidea du eta zati bat aurretik ere erabiltzen zuten taxiek, adibidez, iparraldeko erreil bereizietako batzuetan (Zaramaga kalekoetan, adibidez).
Temas
Más en Actualidad
-
Estados Unidos levanta el bloqueo a todo el tránsito marítimo de Irán en el estrecho de Ormuz
-
Lurraldebusek zerbitzu bereziak jarriko ditu BECen asteburuan egingo diren Osakidetzako azterketarako
-
El audio de la declaración de Zapatero ante el juez: "No hablé con nadie del rescate de Plus Ultra"
-
Catalunya detecta dos nuevos casos de peste porcina y captura 444 jabalíes en una semana