Ignacio Aldecoa Ipuin Literarioaren Nazioarteko Sariaren 53. edizioaren oinarriak argitaratu dira
12.000 euroko saria izango du, eta aurkezteko epea gaurtik maiatzaren 8ra artekoa da
Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak, zeina Ana del Valek zuzentzen baitu, Ignacio Aldecoa Ipuin Literarioaren Nazioarteko Sariaren gaztelaniazko ipuinen lehiaketaren 53. ediziorako deia egin du.
Haren helburua da kalitate bereziko literatura lanak saritzea, jatorrizkoak eta ipuin modalitatean argitaratu gabeak, gaztelaniaz idatziak, literatura sorkuntza sustatuz eta literatura irudi berriak edo finkatze prozesuan daudenak bilatzen eta aurkitzen ahaleginduz, Ignacio Aldecoaren irudia gogoratuta eta goraipatuta.
Sari hau 12.000 eurokoa da, eta, gainera, lana argitaratu egingo da. Bertan, 16 urtetik gorakoek parte har dezakete, haien nazionalitatea edo bizilekua edozein dela ere.
Hautagaitzak gaurtik maiatzaren 8ra bitartean aurkeztu ahal izango dira, telematikoki, AFAren Erregistro Orokorrean bertaratuta edo postaz bidalita.
Ipuinak jatorrizkoak eta argitaragabeak izan behar dira, eta jatorriz gaztelaniaz idatzita egon behar dira. Parte hartzaileak ipuin bilduma bat bidali, eta horietako bat aukeratu behar du lehiaketara aurkezteko. Bildumak 20.000 hitzeko luzera izan beharko du gutxienez.
Oinarriak: https://kulturaetxea.araba.eus/eu/premio-ignacio-aldecoa-ipuin-lehiaketa
Aldecoa Beka
Hain zuzen ere, joan den maiatzaren bian "Ignacio Aldecoa Beka" euskarazko literatura sorkuntzarako bekaren oinarriak ere argitaratu ziren. Iaz sortutako formatu berri bat da, sari historikoari buruzkoa, zeinak lortu nahi baitu ipuin literarioaren modalitatean euskarazko sorkuntza literarioa sustatzea. Lanak bidaltzeko epea apirilaren 8an amaituko da, eta saria izango da 8.000 euro eta irabazle ateratzen den lana argitaratzea.
Argibide gehiagorako: https://kulturaetxea.araba.eus/eu/ignacio-aldecoa-beka
Ipuin Literarioaren Nazioarteko Jaialdia
Hain zuzen ere, aste honetan hasiko da "Aldecoa, Ipuin Literarioaren Nazioarteko Jaialdia" izenekoaren lehenengo edizioa. Jaialdi hori martxoaren 13tik 16ra bitartean egingo da, lurraldean dagoen potentziala aprobetxatu nahi du, Araba "ipuinaren erreferente bihurtzeko, jadanik dena baino gehiago, Aldecoaren figurari esker", eta Izen bera duen Kultura Etxeak antolatzen du.
Programa, nagusiki, Arabako Kultura Etxean gauzatuko da, baina ez han bakarrik (Arabako Unibertsitate Campusera ere zabalduko da), eta literaturan eta irakurketan interesa duen edonori zuzendutako lantegiak, hitzaldiak eta irakurketak eskainiko ditu.
Eloy Tizón, Isaac Rosa, Tina Vallés, Harkaitz Cano, Aintzane Usandizaga, Ana Malagon, Aixa de la Cruz, Joseba Sarrionaindia, Pedro Ugarte, Mariasun Landa eta Benizze dira hitzorduan parte hartuko duten sortzaileak. Nagore Fernandez-Zabala, Mari Jose Olaziregi eta Irati Majuelo akademikoek osatzen dute programa.
Jardueretan parte hartzea doakoa izango da, aldez aurretik izena emanda, webgune honen bidez: https://aldecoafestibala.araba.eus/eu/hasiera ; bertan ere aurki daiteke programa.
Temas
Más en Actualidad
-
Cruza el estrecho de Ormuz el último buque varado con tripulantes japoneses a bordo
-
Confirman el despido disciplinario de un encargado de gasolinera por acoso sexual a una subordinada
-
El juez Peinado abre una nueva pieza en el 'caso Begoña Gómez' por presunta prevaricación y fraude de intereses de la UE
-
Un exministro de Zapatero atribuye a un "simple error" que éste no entregara las joyas a Patrimonio Nacional