Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astelehenean, martxoaren 11n, bustitik jarraituko dugu, batez ere ipar partean. Bertan euria sarri egingo du eta prezipitazio dezente pilatuko da. Hegoaldean, berriz, euri askoz gutxiago egingo du eta ostarte batzuk zabalduko dira.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Euskalmetetik azpimarratu dutenez, elur kota 1.000-1.100 metroren bueltan egongo da hasieran, eta ondoren 1.400 metrora igoko da. Mendebaldeko haizea ibiliko da, hasieran kostaldean zakar, eta tenperaturan ez da aldaketa handirik espero. Hiriburuetan, Baionan 8 gradu espero dira gutxienez eta 13 gehienez, Bilbon 8 gutxienez eta 13 gehienez, Donostian 7 gutxienez eta 13 gehienez, Gasteizen 3 gutxienez eta 10 gehienez, eta Iruñean 3 gutxienez eta 10 gehienez.
Beste informazio batzuk, Euskalmeten arabera
"Itsasoan mendebal-osagaiko haizea ibliko da 5-6ko indarrarekin, egunaren bigarren partean ipar-mendebaldekoa nagusituko da eta gauean indarra galduko du; itsaski handia edo itsaso zakarra eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta gauean 1,5 metro ingurukoak. Egunaren lehen partean trumoi ekaitzak izan daitezke", azpimarratu dute Euskal Metereologia Agentziatik. Eta gaineratu dute ondoren: "Itsasgorak 05:08an eta 17:32an izango dira, eta itsasbehereak 11:16an eta 23:33an. Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikuspena bat eta lau kilometro artekoa izango da", ondorioztatu dute azkenik Euskalmetetik.