Eusko Jaurlaritzak Euskadiko udaltzaingoen arma nahiz bestelako defentsarako baliabide eta bitarteko teknikoen mota eta erabilera arautzen duen dekretua onartu du
Josu Erkorekak Gobernu Kontseiluan bere sailari lotuta dauden eta onartuak izan diren gaien berri eman du
Josu Erkorekak Gobernu Kontseiluan bere sailari lotuta dauden eta onartuak izan diren gaien berri eman du.
Azaldu duenez, aste honetako kontseiluan onartu da Euskal Autonomia Erkidegoko udaltzaingoen armamentua eta bestelako baliabide teknikoak eta defentsakoak eta horien hornidura arautzeko dekretua.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, arau berri horrek Euskadiko udaltzaingoek erabili behar dituzten arma nahiz bestelako defentsako baliabide eta bitarteko tekniko motari eta horien erabilerari buruzko guztia arautzen du. Helburua polizia-jardunaren koordinazioa eta eraginkortasuna hobetzea da eta horretarako, arau berriak honako alderdi hauen gutxieneko esparrua zehazten du: Polizia-ibilgailuak, material teknikoa eta udaltzainek eraman behar duten oinarrizko segurtasun-ekipamendua; ekipamendu horien tipologia: bai armamentuarena bai baliabide tekniko eta defentsako osagarriena; horien kontserbazioa, zaintza, erregistroak eta segurtasun-neurriak eta erabiltzeko oinarrizko irizpideak eta baita ere agenteei armamentua erabiltzeko aukera kentzeko edo erretiratzeko prozedura.
Erregelamendu berriak ezartzen du toki-erakundeek bermatu behar dutela material guztia emakumeek eta gizonek berdin erabiltzeko egokituta egongo dela. Era berean, Erkorekak adierazi du, dekretu berriak, legeak bezala, aurreikusten duela alkateek erabaki ahal izatea polizia-zerbitzu jakin batzuk armarik gabe ematea. Horretarako, alkateak arrazoitu egin beharko du herriko Udaltzaingoaren burutzak txostena egin ondoren.
Temas
Más en Actualidad
-
Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan, iaz baino %35 handiagoa
-
Hallan los cuerpos sin vida de un hombre y una joven en una vivienda de Gerena (Sevilla)
-
Trump afirma que agotará los 60 días para negociar con Irán para aprovechar su “desesperación”
-
El juez deja en libertad a los dos detenidos en Bizkaia por su supuesta relación con Hezbolá pero les retira el pasaporte