'Soprano eta piano duo bat' kontzertua izango da Gasteizen 'Larunbat Musikalak' programaren baitan
Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Saileko Kultura Ekintza Zerbitzuak antolatzen duen 'Larunbat Musikalak' programak 'Soprano eta piano duo bat' kontzertua eskainiko du larunbatean, martxoaren 2an, Arabako Arte Ederren Museoan, Gasteizen.
Zehazkiago, foru erakundeak jakinarazi duenez, Gunda Leine soprano letoniarra eta Pedro G.A Aguinagalderomalde piano jotzaile eta Arabako Aldundiaren 2022ko Beka Artistikoaren irabazlea izango dira emanaldian.
'Larunbat Musikalak' formatu txikiko kontzertu eta ekitaldien zikloa da, antzinako musika, musika klasikoa, garaikidea, zarzuela eta beste kultura batzuetako musika errepertorioak eskaintzen dituena. Bere ezaugarria askotarikoa izatea da, eta talentu gazteak bultzatu nahi ditu entzule berriak erakartzeko.
Larunbateko kontzertua 12:30ean hasiko da, eta zikloko guztietan bezala, sarrera doakoa izango da, aretoko edukiera bete arte. 'Larunbat Musikalak' egitarauko hurrengo emanaldiak apirilaren 6an, maiatzaren 4an, ekainaren 1ean, irailaren 7an, urriaren 5ean, azaroaren 9an eta abenduaren 14an izango dira.
Larunbat Musikaletan, hasieran, Bibaten abesbatza kantaldiak eta Arte Ederren Museoan kontzertu instrumentalak eskaintzen hasi ziren, hilero lehenengo larunbatean, museoetara dohainik sartzeko egunaren batera, irailetik ekainera arte. 2013ko urtarrilean, Bibateko azken abesbatza kantaldia eman zen eta ordutik aurrera Arabako Arte Ederren Museoa da programazio leku bakarra.
Larunbat Musikalek egin duten ibilbidean, musikari nabarmengarriak igaro dira museotik, hala nola June Telletxea, Garikoitz Mendizabal, Aitor Furundarena, Lorena García, Rafael Bonavita, Alberto Itoiz, Roberto Casado, Virginia Gonzalo, Iñigo Alonso, Estibaliz Oraá, Víctor Parra, Carlos Seco, Eduardo Moreno, Luis Ibiricu, Nika Bitchiashvili eta askotariko jatorriko hainbat talde.
Programazio guztiaren plangintza zuzenean egiten du Kultura eta Kirol Sailak, iraileko programazioa izan ezik, Antzinako Musika Astean barruan baitago. Larunbat Musikalen historian zehar, lankidetzak egin dira Musikenerekin, Nazioarteko Musika Ikastaro-Jaialdiarekin, Músicos Sin Fronteras-ekin, etab.
Temas
Más en Actualidad
-
Un niño, en estado crítico tras ahogarse en una piscina en Mallorca
-
Oltra y Rufián llaman a la unidad de la izquierda: "Dejemos atrás nuestras míseras diferencias"
-
Santos Cerdán publicará 'La caída', un libro en el que denuncia "el linchamiento sufrido" tras su paso por prisión
-
Francia implantará una hora semanal obligatoria de inteligencia artificial en el instituto