‘Kirol Mitoak’ erakusketak 11.000 bisita baino gehiago izan ditu
“Agerian uzten dute gasteiztarrek kirolaren munduarekiko interesa dutela txiki-txikitatik hasita”
‘Kirol Mitoak’ erakusketak 11.742 bisita jaso ditu Europa Kongresu Jauregiko Green aretoan jendearentzat zabalik egon den bitartean. Erakusketara jende gehien joan zen eguna otsailaren 24a, larunbata, izan zen, eta 2.583 bisita jaso zituen.
Kiroletako zinegotziaren, Ana López de Uralderen, hitzetan, kopuru horiek “agerian uzten dute gasteiztarrek kirolaren munduarekiko interesa dutela txiki-txikitatik hasita”.
Otsailaren 9tik 25era bitarte, Udal Kirol Zerbitzuak Museo del Deporte museoko funtsekin antolatutako erakusketara joandako pertsonek Estatuko eta nazioarteko izarren 200 objektu baino gehiagoz doan gozatzeko aukera izan dute. Hain zuzen ere, kirolariek beren ibilbidean arrakasta esanguratsuak lortzeko erabilitako objektuak dira horiek.Ikusmen handiena sortu duten objektuetako batzuk dira hauek: Ferrariren 1 Forumula, Pau Gasolen bota, Argentinako selekzioaren elastikoa eta 1983an jokatutako Espainia-Malta partida historikoko (12-1ekoa izan zen emaitza) baloia. Objektuez gain, erakusketaren beste interesguneetako bat izan da luzerako eta altuerako jauziaren munduko errekorraren distantzia egiaztatzea.
Bertako taldeen eta kirolarien atalari dagokionez, oso harrera ona izan du bisitarien artean. Hala, gertu-gertutik ikusi ahal izan dituzte Igor González de Galdeano txirrindulariaren kaskoaren xehetasunak eta Almudena Cid gimnastak erretiroa hartu zuenean jantzita zituen puntak. Horiez gain, Baskonia, Deportivo Alavés, Araski eta Badaiotz taldeen garaikurrak eta kirolari hauek erabilitako osagarriak ere ikusgai egon dira: Juanito Oiarzabal mendizalea; Lorena Guréndez, Paula Orive eta Salma Solaun gimnastak; Martín Fiz maratoilaria; Konpa zestalaria eta Kickboxingeko munduko txapelduna, Sergio ‘Dinamita’ Sánchez, besteak beste.
Temas
Más en Actualidad
-
Un niño, en estado crítico tras ahogarse en una piscina en Mallorca
-
Oltra y Rufián llaman a la unidad de la izquierda: "Dejemos atrás nuestras míseras diferencias"
-
Santos Cerdán publicará 'La caída', un libro en el que denuncia "el linchamiento sufrido" tras su paso por prisión
-
Francia implantará una hora semanal obligatoria de inteligencia artificial en el instituto