EAEko esportazioak %0,3 gehitu dira 2023an, 32.600 milioi eurotik gorakoak izan ondoren
Inportazioak 26.797 milioi eurokoak izan dira 2023an
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) esportazioek 32.645 milioi euroko balioa izan dute 2023an, hau da, aurreko urtean baino % 0,3 gehiago (106,5 milioi euro gehiago). Produktu ez-energetikoek % 3,4ko igoera izan dute, eta produktu energetikoek, berriz, %31,2ko jaitsiera, Eustat euskal estatistika erakundearen datuen arabera.
Inportazioak 26.797 milioi eurokoak izan dira 2023an, hau da, %8,9 jaitsi dira (2.615 milioi euro gutxiago). Inportatutako produktu ez-energetikoak % 4,1 jaitsi dira, eta energetikoak, berriz, % 20,5.
Esportazioen eta inportazioen zenbatekoak kontuan hartuta, EAEko ondasunen kanpo merkataritzak 5.848,4 milioi euroko saldo positiboa izan du 2023an, %121,8ko estaldura tasa positiboarekin.
Lurraldeka, Bizkaiak egin die ekarpenik handiena esportrazioei, 12.388 milioi eurorekin (guztizkoaren %38); ondoren, Araba (10.210 milioi euro) eta Gipuzkoa (10.047 milioi euro) kokatu dira. Arabako esportazioek 868 milioi euroko igoera izan dute urtetik urtera, hau da, %9,3ko igoera termino erlatiboetan; Gipuzkoan, igoera txikiagoa izan da, %1,4koa, hau da, 142 milioi euro gehiago; Bizkaian, berriz, bilakaera negatiboa izan da, 903,5 milioi euro gutxiagorekin, hau da, %6,8ko beherakada.
EAEko esportazioen helmuga herrialdeen zerrendan lehena Alemania izan da (guztizkoaren %15,8), eta ondoren kokatu dira Frantzia (%14,9), AEB (%8,4), Erresuma Batua (%6,3) eta Italia (%5,6). Bost herrialde horiek esportazioen % 51 bildu dituzte, 16.629,7 milioi euroko zenbatekoarekin.
Inportazioak herrialdearen arabera aztertuta ere, lehenengo herrialdea Alemania izan da, 3.970,8 milioi eurorekin (guztizkoaren % 14,8). Atzetik kokatu dira Frantzia (2.143,0 milioi euro, %8,0), Txina (2.104,2 milioi euro, %7,9), AEB (1.804,7 milioi euro, %6,7), Italia (1.326,5 milioi euro, %5,0), Brasil (1.326,1 milioi euro) eta Herbehereak (1.210,9 milioi euro).
Temas
Más en Actualidad
-
Un niño, en estado crítico tras ahogarse en una piscina en Mallorca
-
Oltra y Rufián llaman a la unidad de la izquierda: "Dejemos atrás nuestras míseras diferencias"
-
Santos Cerdán publicará 'La caída', un libro en el que denuncia "el linchamiento sufrido" tras su paso por prisión
-
Francia implantará una hora semanal obligatoria de inteligencia artificial en el instituto