'Museoaren zaindariak' filma iritsiko da ostiralean EAEko zinema aretoetara, 'Zinema Euskaraz' programaren bidez
Museoaren zaindariak animaziozko filma Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) zenbait zinema aretotan estreinatuko da ostiralean, otsailaren 23an, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sustatutako 'Zinema Euskaraz' programaren bidez. Publiko orokorrari zuzenduta dagoen film errusiarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango dugu.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, zineuskadi elkartearen 'Zinema Euskaraz' programaren barruan aurten ikusiko den bigarren filma da, 'Patrick' lanaren ostean. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua du Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bultzatutako programak, eta haur zein gazteei zuzendutako filmen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskararen hedapena bultzatzeko.
Golem Alhondiga (Bilbo), Getxo Zinemak (Getxo), Zugaza Zinema (Durango), Florida Zinemak (Gasteiz), Gorbeia Zinemak (Gasteiz), Niessen (Errenteria), SADE Cines Antiguo Berri (Donostia) eta Golem La Morea (Iruñea) aretoetan proiektatuko da filma ostiraletik.
Datozen hilabeteetan beste film batzuk izango dira ikusgai 'Zinema Euskaraz' programaren baitan: martxoaren 22an 'Inseparables' eta apirilaren 19an 'Dragonkeeper'.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza bat Baionan izan da, Iparraldeko Mankomunitateak antolatutako Mugaz Gaindiko Bigarren Topaketetan.
Zehazki, Marian Elorza Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako idazkari nagusiak irekiera ekitaldian parte hartu du, Jean-René Etchegaray Iparraldeko Mankomunitateko presidente eta Baionako alkatearekin batera.
Bertan, Eusko Jaurlaritzako ordezkaria mugarik gabeko Europa bat eraikitzearen alde mintzatu da, eta pandemiaren ondorioz Pirinioetan mugako pasabideak itxi izanak inguru hauetako herritar guztiei kalte handia eragin ziela gogorarazi du. “Argi eta garbi daukagu mugetako kontrolak itxi eta indartzeak gure ekosistema sozial eta ekonomikoei kalte egiten diela, kontrol horiek gure bizitza baldintzatzen dute”- baieztatu du.
Temas
Más en Actualidad
-
Un niño, en estado crítico tras ahogarse en una piscina en Mallorca
-
Oltra y Rufián llaman a la unidad de la izquierda: "Dejemos atrás nuestras míseras diferencias"
-
Santos Cerdán publicará 'La caída', un libro en el que denuncia "el linchamiento sufrido" tras su paso por prisión
-
Francia implantará una hora semanal obligatoria de inteligencia artificial en el instituto