Jaurlaritzak 550.000 euro bideratu ditu doktoretu ondoko ikertzaileen atzerriko egonaldietarako
Doktoretu Ondoko Hobekuntza Programan parte hartzen duten ikertzaileei zuzenduriko laguntzak arautzen dituen agindua onetsi du Eusko Jaurlaritzako gobernu kontseiluak, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak proposatuta. Deialdiak 550.000 euroko zenbatekoa du eta doktoratu osteko ikertzaileek atzerriko egonaldietako zentroetan dauden bitartean izan ohi dituzten ostatu eta mantenu gastuak finantzatzea du helburu, Jaurlaritzak jakinarazi dunez.
Deialdian parte hartu ahal izango dute Jaurlaritzak 2023-2024ko ikasturterako deitu duen Doktoretza Ondoko Hobekuntza Programaren onuradunek. Ezinbesteko baldintza izango da ikertzaileak jardunean egotea doktoratu ondoko laguntzen lehen edo bigarren urtean. Ostatu eta mantenu gastuetarako ematen den laguntza doktoretu ondoko programako gainerako laguntzen osagarri da, eta 27,35 eurokoa izango da zenbatekoa atzerrian emandako egun bakoitzeko. Egonaldia 2024. urtean hasi beharko da. Aurreko urtean, programako 40 doktorek jaso zituzten atzerriko egonaldiak finantzatzeko laguntzak.
Doktoratu Ondoko Hobekuntza Programaren onuradun diren ikertzaileek lan kontratu bat sinatzen dute ikerkuntzan diharduen euskal erakunde batekin, gehienez ere lau urterako. Erakunde edo ezarpen zentro hori unibertsitate, ikerketa zentro edo osasun ikerketako institutu bat izan ohi da, I+Gean gaitasuna eta jarduera egiaztatua duena eta egoitza soziala Euskadin duena.
Doktoretu ondoko hobekuntzako 48 hilabete horien barruan, gehien 24 hilabeteko iraupena izango duen lehen fasean, doktorea bere ezarpen zentrotik atzerriko ikerketa zentro batera joan ohi da, ikerketa proiektu bat garatzeko. Bigarren fasean, berriz, ikertzailea Euskadiko ikerketa talde batean txertatuko da. Jaurlaritzak onartutako laguntza atzerrian burutzen den lehen faseko egonaldi gastuetarako jasoko du doktoreak.
Temas
Más en Actualidad
-
Irán y EEUU concluyen primera ronda de negociaciones con "avances alentadores"
-
Moncloa, tras citar Peinado a Begoña Gómez para entregar su pasaporte: "No tiene límites"
-
Peinado cita a Begoña Gómez este miércoles para que entregue su pasaporte, el mismo día que Sánchez comparece en el Congreso
-
Euskadi activa la 'situación 0 del LABI' ante la alarma roja de calor extremo