Zientzia Astea 2023 hemen da! Izena eman!
Ikastetxe eta publiko orokorraren doako izen ematea irekita
Zientzia Astearen doako izen ematea zientzia-astea.eus/eu/ webgunean egin behar da. Bertan aurkitu ahal izango da Zientzia Asteari buruzko informazio zabala ere. Barakaldoko kasuan, izen emateko epea azaroaren 2an zabalduko da.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Euskal Herriko Unibertsitatetik azpimarratu zuten bezala (UPV/EHU), "Zientzia Asteak eskaintza paregabea prestatu du; hain zuzen, doako 200 jarduera inguru antolatu dira: ikastetxeentzako bisitaldiak, txoko zientifikoak, tailerrak, irteera didaktikoak, hitzaldiak eta dibulgazio ikuskizunak, hala nola Zientzia Club ikuskizuna, zientzia bakarrizketetan oinarritua".
"XXIII. Zientzia Astea ekitaldi ludiko eta pedagogikoa da. Ekimen honen bidez, Euskal Herriko Unibertsitateak gizarteari zientzia hurbildu nahi dio, haren benetako xarma erakutsi eta gazte, heldu eta umeen jakin-mina piztuz", azpimarratu zuten Euskal Herriko Unibertsitatetik prentsa-ohar baten bitartez.
Horrela, ildo horretatik jarraituz, nabarmentzekoa da azaroaren 8tik 12ra bitartean Bilbon eta Barakaldon egingo dela, azaroaren 9tik 11ra Donostian eta azaroaren 9tik 12ra Vitoria-Gasteizen. Bilbon, Bizkaia Aretoan izango da; Barakaldon, Clara Campoamor Zentro Zibikoan; Donostian, Tabakaleran; eta Vitoria-Gasteizen, Bibat Museoan, hain zuzen ere.
Azkenik, "Euskal Herriko Unibertsitateak Zientzia Astea 2023 antolatu du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren laguntzarekin", ondorioztatu zuten Euskal Herriko Unibertsitateko komunikazio sailetik aiptatutako prentsa-ohar horretan.
Temas
Más en Actualidad
-
Alejandro Fernández, reelegido presidente del PP de Catalunya con el 97,5% de los votos
-
La IA, un aliado para los interioristas del siglo XXI
-
Euskadi rebaja la alerta por calor pero activa avisos por lluvias intensas este domingo
-
Esto es lo que cobrarás si te toca una mesa electoral: el BOE actualiza la remuneración