Gasteizko Elizbarrutiak familia- eta nerabe-gaiei buruzko jardunaldiak antolatu ditu
Goiuri Jauregian familiari eta nerabezaroari buruzko jardunaldia egingo da azaroaren 9an, sektoreko profesionalentzat, Jeiki Elizbarrutiko Fundazioak antolatuta
Guztira, lau saio izango dira, eta pertsona ororen bizitzako etapa horri buruzko hainbat gai aztertuko dituzte.
Gasteizko Goiuri Jauregian egingo da datorren ostegunean, azaroak 9, familiari, gazteriari eta nerabezaroari buruzko jardunaldi teknikoa. Elizbarrutiko Jeiki Fundazioak (lehen Proyecto hombre) antolatu du. Familia eta nerabezaroan lan egiten duten profesional guztiei irekita egongo da jardunaldia. Del drama a la fama izenburupean, goizeko bederatzietan hasiko da jardunaldia, eta arratsaldeko seietan bukatuko da. Plazak mugatuak direnez, aldez aurretik izena eman behar da www.jeiki.org email bitartez.
Gasteizko Gotzaina den Juan Carlos Elizaldek, Gotzone Sagarduy Osasun sailburuak eta Emilio Sola Justizia eta Gizarte Gaietako sailburuak, Gorka Urtaran Gizarte Gaietako foru diputatuak eta Maider Etxebarria Gasteizko alkateak emango diote hasiera lehen hitzaldiari, Jaume Funnes psikologo, hezitzaile eta kazetariaren eskutik, Nerabeez arduratzea aldaketen munduan. Haien beharretatik gure kezka helduetara. Kafea hartzeko etenaldi baten ondoren, Manuel Hernández Pachecoren txanda izango da. Psikologo sanitarioa da Pacheco, eta trauma lantzeko Parcuve metodoa sortu du. Mendekotasun emozionalari eta atxikimenduari buruz hitz egingo du. Bazkaldu ondoren, 15:00etan, Diana Soldevilla, gizarte-hezitzailea, familia-terapeuta eta gizarte-langilea, mintzatuko da Behartutako familiekin esku hartu eta ahaleginean ez hil gaiaz. Azken hitzaldia Familia, nerabezaroa eta mundu zoriontsua izenburupean emango da, eta José María Fuentes Pila, familia-terapeuta eta droga-mendekotasunean aditua, izango da hizlari. Jardunaldi hau Hazgarri programaren barruan kokatzen da. Programa hori gazte eta nerabeentzako prebentzio eta esku-hartze psikologiko eta psikohezitzaileari buruzkoa da, bai eta bizi etapa honetako arazoak konpontzeko laguntza behar duten familientzat ere. Lau saio horietan, parte-hartzaileek xehetasunez ezagutuko dituzte helduen eta nerabeen arteko harremanen inguruko gai nagusiak, lau analista ezagun horien eskutik.
1987an eratu zuten Gasteizko Elizbarrutiak, Caritasek eta Molinuevo Fundazioak. Jeiki Fundazioa ongintzazko erakundea da, eta menpekotasunen (substantziekin eta substantziarik gabe*) arloan lan egiten du, baita beraien familiekin prebentzio-, laguntza- eta gizarteratze programen bidez”, azaldu eta erantsi zuten bertatik: “Momentu hartan heroinarekiko zegoen adikzio arazo larriaren aurrean eta arreta emateko baliabide espezializaturik egon ezean, Gasteiz, Bilbo eta Donostiako elizbarrutietako gotzainek erabaki zuten Progetto Uomoren metodologian oinarritutako menpekotasun arazoak dituzten pertsonentzako errehabilitazio programa bat abian jartzea. Geroago, eta profilen aldaketetara zein premia berrietara egokitzeko, Fundazioak, administrazio publikoekin lankidetzan, beste prebentzio programa batzuk (Hazgarri), tratamendua, laguntza eta inklusioa (Aukera) barne hartzen ditu”.
Jeiki Fundazioaren asistentzia sailak bi tratamendu programa garatzen ditu: Gizakia Helburu programa, anbulatorio-egoitza ekoadre konbinatu batekin (komunitate terapeutikoaren ospitaleratzearekin batera), 24 orduko arretarekin. Eta aukera programa, enkoadre anbulatorio batekin hasieratik amaierara arte (ez dago ospitaleratzerik eta erregulartasunez joaten da tratamendu prozesua egitera). Sartzeko modua (bai Gizakia Helburura, bai Aukera Programara) Informazio elkarrizketak deritzogun bitartez gauzatzen da. Hala, informazio elkarrizketek Jeiki Fundazioan tratamendua hasi nahi dutenekin egiten dira; aurrez aurre, telefonoz edo posta elektronikoz. “Komunitate terapeutikoaren baliabide oso espezializatuak dituen programa da hau, orokorrean, substantziekin edo substantziarik gabe menpekotasun arazoak dituzten 21 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago, bai eta adikzioetan desintoxikazioa eta desohitzea lortzeko helburuarekin”, azpimarratu zuten.
Temas
Más en Actualidad
-
Alejandro Fernández, reelegido presidente del PP de Catalunya con el 97,5% de los votos
-
La IA, un aliado para los interioristas del siglo XXI
-
Euskadi rebaja la alerta por calor pero activa avisos por lluvias intensas este domingo
-
Esto es lo que cobrarás si te toca una mesa electoral: el BOE actualiza la remuneración