Síguenos en redes sociales:

Midnight Boogie Weekend jaialdia, noiz ospatuko da?

Beat Bronco Organ Trío, Magnolia, The Limboos eta TT Syndicate taldeek zuzeneko emanaldiak eskainiko dituzte

Midnight Boogie Weekend jaialdia, noiz ospatuko da?Utzita

Midnight Boogie Weekend jaialdiak zazpigarren edizioa beteko du azaroaren 9tik 11ra, Vital Fundazioak eta Midnight Boogie kultura elkarteak antolatuta. Hiru egun horietan zehar, soul eta R&B musikarekin lotutako askotariko jarduera-programaz gozatu ahal izango da: filmak, DJak, zuzeneko musika saioak eta haurrentzako musika tailer bat. Punta-puntako taldeez gozatzeko aukera paregabea, hala nola Beat Bronco Organ Trio, Magnolia, The Limboos eta TT Syndicate.  

 Vital Fundazioa Kulturunea (Bakea kalea 5, Dendarabako 1. solairua) edizio honetako lehenengo hitzorduaren agertokia izango da. Ostegunean, hilak 9, 20:00etan, Don Cheadle protagonista duen ‘Talk to me' filma emango da, Kasi Lemmons-ek zuzendua (2007). Ralph ‘Petey' Greene, Washington D.C.ko irrati esataria, 1960ko hamarkadaren amaieran elkarrizketa programen aurkezle eta aktibista komunitario ospetsu bihurtu zen preso ohiaren benetako historia kontatzen du. “Soul musika sutsua eta kontzientzia sozialaren eztanda konbinatzen ziren eta efektu bakar eta ahaltsua sortzen zuten. Lekua eta unea zen ‘Petey’ eragozpenik gabe mintzatzeko (batzuetan eskandalua eragiten zuen) eta gauzak diren bezala kontatzeko”, antolakuntzak nabarmentzen duenez.

 Ostiralean, hilak 10, 20:00etan, leku berean, musikaren txanda izango da, Beat Bronco Organ Trioaren emanaldiaren eskutik. Talde madrildar horren soinuak jazz, soul eta R&B konbinazio perfektua du “eskola zaharreko erritmoz betea, izugarri hunkigarriak diren gitarra eta organo melodiez lagunduta”. Gabri Casanova (Hammond), Lucas De Mulder (gitarra) eta Antonio ‘Pax' (bateria) musikariekin, ‘Another Shape of Essential Sounds' disko atera berria aurkeztuko dute. Ondoren, Magnolia taldekoek (Bartzelona) joko dute, Myriam Swanson harrigarria gidari duen jazz laukote “leuna eta zakarra”. Tradizioan sustraitutako kantu propioz osatutako errepertorioa dute. ‘That's a Plenty' beren lehenengo diskoak, Bartzelonako Jamboree aretoan grabatutako zuzenekoak, Antonio Chavarrías-en ‘The Chosen' filmean parte hartzera eraman zituen. ‘This Joint's too hip for me' disko berria “konposizio propioz eta antzinako aromez osatutako euri freskoa da”. Bluesetik gaiak, ahots nortasuna eta ironia hartzen dituen jazz diskoa. Kontzertu honetarako sarrerek 10 € balio dute eta www.fundacionvital.eus webgunean eros daitezke.

 Gauerdi aldera, 23:00etan, Toloño tabernak (San Frantziskoko aldapa, 7) hartuko du lekukoa, Soul-R&B-Ska-Boogaloo jai baten eskutik. Phil Templar (New York, AEB), Alfie Linney (Southampton, Erresuma Batua), Roberto Tortuga (Baiona, Frantzia) eta Bea GB (Gasteiz) DJek hartuko dute parte.

 Larunbata den azaroaren 11ko goiza haurrei eskainiko zaie txanda bitan egingo den musika tailer baten eskutik, 11:30ean eta 12:45ean, Kordoi Etxean (Aiztogile kalea, 24). Midnight Boogie Weekend-etako klasikoa den jarduera horretarako izena emateak www.fundacionvital.eus webgunean egin daitezke. Jarduerak musika mota horretan barneratuko ditu txikienak, modu didaktiko eta entretenigarrian, Creative Soul musika eskolaren eskutik.

 Gauean, 21:00etan, Helldoradon (Izarbenta kalea, 6 –44. pab.), Midnight Boogie Weekend-eko talde garrantzitsuenek joko dute, The Limboos eta TT Syndicate. DJ jaialdiaren amaiera ere izango da.

 2023k hasiera berria markatu du Madrilgo The Limboos taldearentzat. ‘Red Line' 2019az geroztik egin duten lehenengo abestiak taldearen soinu-eraldaketa islatzen du. Eraldaketa hori aurten bertan amaitu da laugarren diskoa argitaratzearekin batera, eta horixe da, hain zuzen ere, Helldoradora besapean ekarriko duten lana. Scott Walker, Love edo Serge Gainsbourg bezalako artisten 60ko eta 70eko hamarkadetako soinu-banden eragin oso zuzena du disko berriak eta bat egiten dute etxeko marka den frenesi-erritmikoarekin.

 TT Syndicate, bere aldetik, Portotik (Portugal) datoz eta, “entzulea New Orleanseko Mardi Grasetik Erresuma Batuko Wigan Kasinora, Las Vegasko Sands hoteletik Detroiteko bihotz beltzera eramaten duen soinu sofistikatu eta amorratua dakarte; koktel leherkor batez nahastutako bidaia musikal ikaragarri bat da, eta, besteak beste, honako hauek nahasten ditu: big banden dotoretasuna, soul mendebaldearen neurrigabekeria, dixieland-aren jai-izaera eta 60ko hamarkadako merseybeat-aren emozio sutsua”. “Kontinente zaharreko R&B zuzenekorik izugarrienetako bat” du taldeak.

 Ondorengo Soul-R&B-Ska-Boogaloo jaiaren amaierak Phil Templar, Alfie Linney, Roberto Tortuga eta Bea GB DJen binilozko saioak ekarriko ditu berriz ere.    

Gaur gauerako sarrerak 20 eurotan (aldez aurretik) eta 23 eurotan (txarteldegian) daude salgai.