Zaramagako herritarrekin hitzordua
Zaramagako Biziberritze Planeko jardunaldi parte-hartzaileek urriaren 27 eta 28rako dei egin die herritarrei proiektuei buruzko informazioa emateko eta haien ekarpenak jasotzeko
Gasteizko Udaleko Gobernu Irekiaren eta Gizarte Etxeen Sailak urriaren 27 eta 28rako antolatu ditu Zaramaga Biziberritzeko Planaren baitako jardunaldi parte-hartzaileak. Horren helburua da auzoko eragile eta kolektibo guztiek eta, oro har, herritarrek mahai gainean jarritako hobekuntza-proposamenak eta -proiektuak ezagutzea eta ekarpenak egitea. “Proiektuak xehetasun osoz ezagutzea, hobekuntzak iradokitzea eta lehentasun-ordena ezartzea nahi dugu. Hala, Udalak azkenean martxan jarritako ekintzak egokiagoak izango dira”, adierazi du Miren Fernández de Landa zinegotziak.
Zaramaga biziberritzeko plana da udal-gobernuaren konpromiso estrategikoetako bat. Horren helburua da hiri mailako birgaitzea eta berroneratzea lortzea, baina baita gizarte, kultura eta era guztietako biziberritzea lortzea ere. Plan honek bezainbeste helburu dituen eta eragile ugari barneratzen dituen planak partaidetza-prozesua eskatzen du.
Iparralde gizarte-etxean egingo diren jardunaldiak duela hilabete batzuk udal-ordezkariek egindako bilerekin auzoan abian jarri zen prozesuan sartuta daude. Bilera haiek talde eragile batekin (gizarte, kultura, hezkuntza eta osasun arloetako eragileek osatu zuten) hasi ziren eta, haiek egindako lana oinarritzat hartuta, hirigintza, gizarte, kultura eta abarretako proposamenak sortu dira. Gero, horiek guztiak, jardunaldi parte-hartzaileetan eztabaidatuko dituzte aldaketak egin ala ez erabakitzeko.
Urriko azken asteburuan ekarpenak jasotakoan, Udaleko sailek horiek zehazteko lanak amaituko dituzte. Ezohiko auzogune bat izango da aste batzuk geroago behin betiko proiektuak eta gauzatzeko aurreikuspenen berri emateko erabiliko duten partaidetza-foroa.
“Proiektuak idatzi eta gauzatu aurreko eztabaida-fasean gaude. Ahalik eta pertsona gehien eta kolektibo anitzenak nahi dugu jardunaldi horietara joatea; izan ere, iritziak eta ekarpenak jasotzeko unea da. Auzoa hobetzeko interesa duten guzti-guztiek haien ekarpena egitea nahiko genuke. Ideiak eta hobekuntzak gehitzeko unea da oraindik garaiz gabiltzalako eta proiektuek bizilagunen behar eta interesak kontuan hartzea nahi dugulako. Herritarren partaidetza ezinbestekoa dela uste dut planak arrakasta izan dezan”, adierazi du Gobernu Irekiaren zinegotziak.
Jardunaldien garapena
Lehen jardunaldiaren helburua azalpenak ematea izango da. Ostiralean, hilaren 27an, izango da. Bertan, Planaren arlo ugarietan planteatutako proposamen eta proiektuak (etxebizitzak birgaitzea, irisgarritasuna, trantsizio energetikoarekin lotutako neurriak, espazio publikoan hobekuntzak, biziberritze soziala…) ezagutaraziko dira. 17:30etik 19:30era bitarte, udal-teknikariek Planean jasotako proiektuei buruzko informazioa emango dute. Larunbatean, hilaren 28an, 11:30etik 13:30era bitartean, iritzien kontrastea eta elkarrizketa egingo da, eta bertaratzen direnen ekarpenak jaso. Gainera, jardunaldien baitan, 12:30etik 14:30era bitarte, familia-giroan jai parte-hartzailea egingo da. Bertan, nahi dutenek, modu ludikoagoan eta ez horren teknikoan, beren iritzia emateko aukera izango dute.
Saioetara joateko, beharrezkoa izango da bide hauetatik izena ematea:
- vitoriagasteiz.org/planzaramaga
- Telefonoak: 010 edo 945 16 11 00.
- Hiritarren arretarako bulegoetan.
Jardunaldien aurretik, gaur hasiko da informazio-fasea. Horretarako, auzoan bizilagunekin adostu nahi diren proposamenen edukiarekin 3.500 liburuxka banatu behar dira. Gainera, informazio-kartelak eta panelak banatuko dituzte, eta bisitak egingo dira saltokietara, ikastetxeetara, Bizan zentroetara, osasun-zentroetara eta abarretara.
Temas
Más en Actualidad
-
EAEko hoteletako sarrerak %4,6 eta ostatu gauak %4,4 gehitu dira maiatzean
-
El Consejo Social de EHU aprueba las cuentas definitivas de 2025, con un presupuesto ejecutado de 552,73 millones
-
Denuncian "violencia policial" en la muerte del joven de Santurtzi
-
El líder de Hezbolá acusa de traición al Gobierno libanés por firmar el "vergonzoso" acuerdo con Israel