Ikastetxeetako ingurune seguruak sortzeko programaren baitan, Gasteizko Udalak beste urrats bat egingo du gaur, Corazonistas ikastetxean trafikoa berrantolatzeko obrak kontratatzeko espedientea onartu baitu. "Esku-hartzeak 122.000 euroko aurrekontua izango du eta hiru hilabetetan gauzatuko da. Ikastetxean bizikletentzako azpiegitura sortzea, oinezkoentzako bideak erraztea eta sarbideetako segurtasuna hobetzea izango dira helburuak", azpimarratu dute Gasteizko Udaletik.

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, horretarako, jarduketa hauek planteatu dira:

  • ibilgailuen zirkulaziorako errei bakarra uztea
  • galtzadan bi noranzkotako bidegorria egitea
  • ikastetxearen eremuaren alboan 1,30 metroko oinezkoentzako espaloia egitea
  • ikastetxerako bi sarbideetan oinezkoentzako gaineko pasabideak jartzea
  • bizikletak aparkatzeko espazioak sortzea
  • gehienez ere 15 minutuz aparkatzeko aparkaleku-plazak jartzea
  • autobusentzako aparkalekuak erreserbatzea
  • Nieves Cano kaleko trafikoa arintzea, unibertsitatearen noranzkoan bi errei izatetik bakarrera igarota.

Beatriz Artolazabal alkateordeak eta Espazio Publikoaren eta Auzoen zinegotziak azaldu duenez, “Corazonisten proiektu honen helburua da, dagoeneko egin ditugunekin eta egingo ditugunekin batera, bide-segurtasuna hobetzea, ikastetxeetarako joan-etorriak oinez edo bizikletaz egin ahal izateko. Gaurko kasu honetan, Korazonisten kalean bigarren ilaran aparkatutako autoek sortzen dituzten arriskuak saihestea”, ondorioztatu zuen Beatriz Artolazabal zinegotziak.