Guardiako Ertzaintzak, ikerketa baten ondoren, 35 marihuana-landare aurkitu ditu Bernedon, iristen zaila zen baso batean ezkutatutako plantazio batean. Plantazioaren arduraduna ikerketapean geratu da osasun publikoaren aurkako delitu batengatik, azaldu dute gaur Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailetik.

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Osasun publikoaren aurkako ustezko delitu batengatik, zehazki marihuana-landareak hazteagatik, hasitako ikerketa baten ondoren, ikertzen ari ziren agenteek hazkunde-fase ezberdinetan zeuden hainbat landarez osatutako marihuana-plantazio bat aurkitu zuten basoan, sasitza trinko batek babestuta.

Ildo beretik, Eusko Jaurlaritzatik azpimarratu dutenez, guztira 35 landare aurkitu zituzten, horietako sei jada bilduta eta lehortze-prozesuan zeuden plantazioan bertan zegoen lan-tresnak gordetzeko etxola batean. Gainerako landareak lorontzi moduan erabilitako bidoi batzuetan zeuden aldatuta, ondo zainduta, tratatuta eta ureztatuta. "Legez kanpoko plantazio hori ezkutuan gera zedin, sarrera sasitzak estalita zegoen. Horren aurrean, lursailaren arduraduna ikerketapean geratu da droga-trafikoa leporatuta", azpimarratu dute Ertzaintzatik.

"Ikertzen aritu diren Guardiako Ertzain-etxeko baliabideak lorategi, baratze eta abarretan ezkutatuta dauden marihuana-landareak atzematen ari dira", esan eta gaineratu dute: "Landare-kopuru txikiak izatea ez da delitu, baina Herritarren Segurtasuna Babesteko Lege Organikoaren aurkako arau-hauste gisa hartzen eta zehatzen dira".