Síguenos en redes sociales:

Ireki da Ignacio Aldecoa Kultur Etxean 2023-2024 ikasturtean egingo diren zortzi irakurketa klubetan eta idazketa tailer batean izena emateko epea

Izen-ematea datorren irailaren 4an hasiko da, eta hilaren 22ra arte egongo da zabalik. Guztira, 20 plaza izango ditu klub bakoitzak

Ireki da Ignacio Aldecoa Kultur Etxean 2023-2024 ikasturtean egingo diren zortzi irakurketa klubetan eta idazketa tailer batean izena emateko epeaUtzita

Ignacio Aldecoa Kultur Etxeak 8 irakurketa klub jarriko ditu abian aurten ere. Kudeatzen eta koordinatzen dituen klubak, bere instalazioetan ez ezik, Gasteizko beste leku batzuetan eta Arabako hainbat herritan ere egiten dira.

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearekin (GOFE) batera premia bereziak dituzten pertsonentzat programatu dituen irakurketa klubez gain, GEU Elkartearekin lankidetzan jardun da Gasteizko Irakurle Kluba euskarazko irakurketa kluba abian jartzeko. Klub horrek hogei edizio bete zituen joan den ikasturtean.

Jende orori zuzendutako klubentzako matrikula ireki da orain. Guztira, 8 irakurketa klub eta idazketa sortzaileko tailer bat programatu dira. Zazpi klub eta idazketa tailerra gaztelaniaz izango dira, eta irakurketa klub bat ingelesez. Hori guztia 2023-2024 ikasturterako. Izena emateko epea irailaren 4an hasiko da. Klub bakoitzeko 20 plaza daude.

Irakurketa klub bat hilean behin biltzen den pertsona talde batek osatzen du, eta irakurritako liburuaren inguruan eztabaidatu eta hitz egiten du. Saioak koordinatzaile batek zuzentzen ditu, eta ordu eta erdi inguru irauten dute. 

Honako hauek dira:

•   Poesiaren irakurketa kluba. Dinamizatzailea: Kepa Murua. 

•   Literatura garaikidearen kluba. Dinamizatzailea: Concha Murua. 

•   Nobela beltzaren kluba. Dinamizatzailea: Marta Extramiana. 

•   English book club. Dinamizatzailea: John Costello.

•   Komiki eta nobela grafikoaren kluba Dinamizatzailea: Joseba Gómez. 

•   Zientzia fikzioaren kluba. Dinamizatzailea: Juan Luis Díaz. 

•   Literatura unibertsalaren kluba Dinamizatzailea: Juan Ibarrondo. 

•   Sormenezko idazketa eta irakurketarako belaunaldien arteko tailerra gaztelaniaz Dinamizatzailea: Pilar Corcuera.