Ertzaintzak Winnipeg hirian, Kanadan egingo diren 'World Police & Fire Games 2023' jokoetan parte hartuko du
Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordeak eta Victoria Landa Ertzaintzaren zuzendariak, Itziar Saez Marcos eta Otavio Óscar Luz de Paula agenteak agurtu dituzte, aurten uztailaren 28tik abuztuaren 6ra bitartean Winnipeg hirian, Kanadan, egingo diren World Police & Fire Games jokoetan parte hartzera abiatuko baitira datorren astean.
Itziar eta Otavio kirolari federatuak dira, eta Ertzaintza atletismoan (100m, 400m eta erreleboak) eta jui jitsun (kimonoarekin eta kimonorik gabe) ordezkatuko dute. Agenteek esperientzia handia dute euren espezialitateetan, eta Eusko Jaurlaritzak babestutako ekipamenduarekin parte hartuko dute. Ekipamenduan “Ertzaintza” eta “Euskadi-Basque Country” irakur daiteke, eta atzerrian Ertzaintzaren irudi positiboa eta balioak bultzatzeko diseinatu da.
Rotterdam 2022: 10 agente, 16 domina
Herbehereetan, Rotterdam hirian, egin zen jokoen aurreko edizioa, eta 7.000 kirolarik baino gehiagok parte hartu zuten. Joko horietan Ertzaintza ordezkatu zuten 10 kirolariek 16 domina lortu zituzten atletismo, taekowondo, jiu jitsu, igeriketa, arraun, kross eta powerlifting kategorietan:
- Urrezko 7 domina jiu jitsu modalitatean (4), taekwuondon (1), powerlifting diziplinan (1) eta areto-futbolean (1) Euskadiko Udaltzaingoko agenteekin batera.
- Zilarrezko 4 domina jiu jitsun (2), taekwuondon (1), atletismoan (1) eta arraunean (1).
- Brontzezko 4 domina jiu jitsun (1), taekwondon (1), arraunean (1) eta ur irekietako igeriketan (1).
Ertzaintzak esperientzia handia du era honetako nazioarteko kirol-norgehiagoketetan. Zehazki, 1997an hasi zen polizien eta suteak itzaltzeko taldeen munduko joko hauetan parte hartzen, eta Ertzaintzako taldeak, guztira, 269 domina lortu ditu orain arte.
Temas
Más en Actualidad
-
El PP de Madrid admite que su 'número 3' no terminó la licenciatura con la que hizo campaña electoral en dos ocasiones
-
Polonia reabre el proceso contra Pablo González, que podría ser juzgado en otoño
-
Detenida una pareja en Valencia tras detectar el hospital cocaína y cannabis en su hijo de 3 años
-
El impacto de un ave obliga a un avión de Iberia a aterrizar de emergencia en Barajas