Oraindik ere ekaitzaren ondorio gogorrak ateratzen ari dira Gasteizen
Uztailaren 6an Gasteizen izandako kazkabar-ekaitzak gogor kaltetu zituen Salburuko hezeguneko hegazti txikiak
Uztailaren 6an Gasteizen eroritako kazkabar-ekaitzarekin lotuta, Ingurumen Gaietarako Ikastegiak (CEA) basa-bizitzan izandako eraginaren inguruko balantzea egin du eta, zehatzago esanda, Salburuko hezegunean.
“Ekaitz mota horren ondoren, normalean hiriko altzarietan, zuhaitzetan, ibilgailuetan, uztetan edo, kasu dramatikoenetan, gizakien bizitzetan izandako eraginei buruzko kalkuluak egiten dira. Baina hori ez da guztia izaten; izan ere, muturreko fenomeno horiek basa-bizitzan ere izaten dute eragina”, adierazi du, Borja Rodríguezek, Ingurumeneko zinegotziak.
Gertakari meteorologiko horrek hegazti txikietan izandako eragin kaltegarriak ezagutzeko asmoz, CEAk, zientzialariekin batera, Salburuko hezegunean eraztuna jartzeko bi saio egin zituen: lehenengoa ekaitzaren aurretik, eta bestea gero.
Jardunaldi zientifiko horiei esker, fenomeno horrek gune eder horretan bizi den paseriformes ordenako komunitatean duen intzidentzia kalkulatu eta ezagutu ahal izan dute, lortutako emaitzak alderatuta.
Monitorizazioaren bidez, komunitate biologikoetarako funtsezko garrantzia duten hiru adierazle (ugaritasuna, produktibitatea -hegazti gazteen eta helduen harrapaketen erlazioa-, eta biziraupena) kalkulatu ahal izan dira. Parametro estatistiko horiek neurri txikiko hegazti-populazioen kontserbazio-egoera baloratzeko lagungarriak dira. Aldi berean, gainera, horien osasuna da ulertzeko zailena.
Ekaitzaren ostean lortutako emaitzek agerian utzi dute produktibitate-indizean jaitsiera nabarmena gertatu zela. Izan ere, Salburuko hezegunean jaiotako txorikumeen % 76 inguru galdu zen.
Espezifikoki, jaitsiera hori % 24 eta % 92 artekoa izan da. % 24koa lezkari arruntaren kasuan, eta % 92koa txio iberiarraren txita kopuruari dagokionez. Azken hori txori txiki bat da eta, habiatik ateratzean, 7 gramo eskaseko pisua izaten dute kumeek.
Bi kasu horietan, negua Saharaz hegoaldeko Afrikan igarotzen duten eta Europa mailan joera negatiboa (-% 5 eta -% 15 artekoa urtean) duten espezieak dira. Hori dela eta, gertaera klimatiko horiek Sahelen negua igarotzen duten hegazti horiek kontserbazio-egoera txarra areagotu egiten dute.
"Eraztuna jartzeko jardunaldi horietan erregistratutako beste 8 espezieei dagokienez, ez dugu gertakari meteorologiko horrek haiengan izandako ondorioaren gaineko erantzuna emango luketen daturik".
Temas
Más en Actualidad
-
Las dudas éticas frenan a los periodistas vascos en el uso de la IA
-
Los gobiernos vasco y español tienen “muy avanzados” los acuerdos para la Junta de Seguridad
-
Zupiria está “preparado” ante posibles incidentes de Ernai y GKS
-
Rescatan a Hernán, el superviviente de los terremotos en Venezuela que llevaba ocho días bajo los escombros