Jaialdiak ulertzeko modu berri bat, arreta Arabako Errioxako ondare historiko eta naturalean jarriz. Turismo sektorean jarduera sortzeko kalitatezko jaialdia. Horiek dira Arabako Errioxako Esferikoaren helburu nagusiak.

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Javier Hurtadok, Enplegu, Merkataritza eta Turismoko foru diputatu Cristina Gonzálezek eta Esférica Rioja Alavesa jaialdikozuzendari Carlos Montillak Esférica Rioja Alavesa2023 jaialdiaren hirugarren edizioa aurkeztu dute aste honetan, Gasteizko Merkatuaren terraza panoramikoan, lurraldeko kultur eragileen aurrean.

“Esférica Rioja Alavesa lehen mailako sustapen-elementu bat da Arabako Errioxako enoturismoarentzat eta ondare historiko eta naturalarentzat, eta kalitatezko jaialdi bat, bere turismo-sektorerako jarduera sortzen duena udako denboraldia jaisten hasten denean. 2022ko edizioak 3.700 parte-hartzaile baino gehiago bildu zituen eta 350.000 euroko eragin ekonomikoa izan zuen, eta zifra horiek hirugarren edizio honetan finkatzea espero dugu”, Cristina Gonzálezek azaldu duenez.  

Javier Hurtado sailburuak nabarmendu duenez,“Esférica Rioja Alavesa ezin hobeto txertatzen daturismo jasangarriaren aldeko gure apustuan, eskualdearekin duen konpromisoa aldarrikatzen baitu, eta jasangarritasuna gehitzen dio bere kontzepzio osoari. Ildo horretan, gogorarazi behar dugu jasangarritasunak 3 eremutan egon behar duela, hau da, ingurumenean, arlo soziokulturalean eta ekonomikoan. Horrek tokiko garapena eta helmugan inplikatzea esan nahi du, eta horrelako ekitaldiek ekarpen garrantzitsua egin dezakete.