Síguenos en redes sociales:

Emakumeen Lasterketak 3.000 parte-hartzaile baino gehiago batuko ditu igandean Gasteizen

10:30ean hasiko da, irteera eta helmugarekin, Mendizabalako parkinean

Emakumeen Lasterketak 3.000 parte-hartzaile baino gehiago batuko ditu igandean GasteizenUtzita

Gaur aurkeztu da datorren igandean goizeko 10:30tik aurrera ospatuko den Vitoria-Gasteizko Central Lechera Asturiana Emakumeen lasterketa. Guztira 3.000 emakume baino gehiagok parte-hartuko dute ekitaldian, batzuk korrika eta beste askok oinez egingo dute 5,5 kilometroko ibilbidea. Irteera eta helmuga Mendizabalako aparkalekuan egongo da kokatuta. Aurkezpen ekitaldian, besteak beste, Vitoria-Gasteizko Kirol eta Osasun zinegotzi Livia López de Uralde; Central Lechera Asturiana Emakumeen Lasterketako presidente Martin Fiz; Bular Metastasiko Minbiziaren Espainiako Elkarteko bazkide eta paziente Maiteder Intxaurraga; eta Emakumeen Lasterketako ordezkari Henar Callejak parte hartu dute.

Igandean, lasterketaren ondoren, emakume guztiek ordubeteko fitness eta aerobik saioa egiteko aukera izango dute; Alfafit, Ballet Fit eta Zumba modalitateetako monitore onenekin. Eta lasterketa hasi aurretik, Marea Arrosak omenaldi beroa eskainiko die nazioarteko gurpildun aulkiko hiru saskibaloi jokalariri: Naiara Rodriguez, Agurtzane Egiluz eta Laura Ugarte.

Emakumeen Europako kirol ekitaldi handiena da igandean Gasteizen jokatuko dena eta Estatuko zirkuituko laugarren hitzordua izango da; Kanaria Handian, Valentzian eta Madrilen jokatu ondoren. Askotariko helburuak ditu lasterketak, batetik kirol arloan emakumeen presentzia sustatu nahi da, era berean bular minbiziaren kontrako borroka gizarteratu nahi da, eta emakume kirolariek gizartean duten eragina bistaratu nahi da. Lasterketan izena-eman duten guztiek aukera izango dute larunbatean, goizeko 10etaitk arratsaldeko zortziak arte, Judimendi Gizarte Etxean, Sefarad plazan, dortsala eta kamiseta ofiziala eskuratzeko.