Udalaren 94 eraikinetan energia arloko auditoriak eta dagozkion jarduera-planak egingo ditu Gasteizek aurten. Gobernu Batzordeak azterlan horiek esleitzea onartu du eta horietarako aurrekontua 168.000 euro baino gehiagokoa izango da, eta epea 9 hilabetekoa.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Gasteizko Udalak jakinarazi zuenez, Applus Norcontrol, Bac Engineering Consultancy Group, Nasei Ingenieria eta Bettergy enpresek auditatuko dituzte energetikoki Udalaren 94 eraikin. Udal-gobernuak aste honetan esleitu ditu kontratu horiek eta horien guztizko aurrekontua 168.000 euro baino gehiagokoa izango da, eta gauzatze-epea 9 hilabetekoa.
Zehatzago esanda, lanek instalazio guztiak (igerilekuak, kirol-pistak, tabernak, sartzeko etxolak, komunak eta aldagelak, gizarte-etxea, bolatokiak, pilotalekuak eta Gamarrako eta Mendizorrotzako kirolguneetako beste instalazio batzuk, gizarte-etxeen sarea, adinekoen zentro soziokulturalak, hiriko kiroldegiak, Europa bilitzar-jauregia, Udaltzaingoa, Erdi Aroko erdiguneko eta Jundizeko enpresa-zentroak, Jose Uruñuela dantza-kontserbatorioa, Luis Aramburu musika-eskola, Etxanobe jauregia, udaletxea eta udal-bulegoak, autobus-geltokia, Montehermoso eta Goiuri jauregiak, Musika Etxea, Salvadorreko hilerria, Ataria, Olarizuko Etxaldea, haur-eskolen sarea, auzokideen elkarteen eta gizarte-etxeen lokalak eta elkarteen etxeak, tutoretzako apartamentuak, adinekoen egoitzak eta komunitate-etxebizitzak, Mendizorrotzako, San Martingo, Olaranbeko eta Betoñuko futbol-zelaiak eta auzo guztietako pilotalekuak, beste eraikin eta instalazio batzuez gain.