Desgaitasuna duten pertsonentzako bizitza independentearen bulego berria, Salburuan
Ogasun Sailak Brusela hiribideko lokal bat errentan hartzea onetsi du
Arabako BizitzaIndependentearen Bulego berriak badu kokalekua: Salburuan irekiko ditu ateak. Arabako Foru Aldundiak eskainiko du zerbitzu hori, eta herritar bakoitzaren beharrak baloratu eta aholkatu nahi ditu, Araban aniztasun funtzionala duten edo gaixotasun mentalen bat duten pertsonei laguntzeko. Autismo Araba-TEAraba, Down Araba-Isabel Orbe eta Eginaren Eginez adimen desgaitasuna eta desgaitasun fisikoa duten pertsonen elkarteak dira, eta bulego berriaren garapenean parte hartu dute, zeina abian jarriko baita Gizarte Politiken Sailarekin lankidetza hitzarmena formalizatzen denean, eta hark bideratuko ditu erabiltzaileak baliabide berri horretara.
"Etorkizuneko bulego hau erreferentea izango da desgaitasuna duten pertsonentzat beren bizi proiektuaren garapenean", azaldu eta gaineratu du gaur Arabako Foru Aldundiak: "Hartara, pixkanaka garatuko dituen laguntzen artean, bizitza independenteko balizko ibilbide bati ekiteko informazioa eta aholkularitza nabarmentzen dira, baita erabakiak hartzeko laguntza ere".
Bulegoak bitartekotza programa bat jarriko du abian etxebizitza irisgarria bilatzeko eta Etxebiderekin harremanetan jartzeko, eta "jada bizitza independenterako pausoak ematen ari diren pertsonen esperientziak komunikatzea sustatuko du, topaketen eta hitzaldien bidez, besteak beste", ondorioztatu dute Aldundiatik.
Bestalde, BIBaren zerbitzuak laguntzak emango ditu bizitza independenterako proba bat egiteko, zeinaren bidez ahalbidetuko baita aldi baterako esperientzia bat izatea jakiteko zer den modu autonomoan bizitzea benetako baldintzetan, eta, behar izanez gero, prestakuntza eta trebetasunen ikaskuntza ere eskainiko ditu.
Temas
Más en Actualidad
-
Cuba sufrirá un nuevo apagón total de la isla
-
Detienen a un hombre por provocar un incendio forestal en Barcelona
-
Venezuela solicita formalmente apoyo a Naciones Unidas para recuperar viviendas y escuelas tras los terremotos
-
Suben a 3.535 los fallecidos y a 16.740 los heridos por los terremotos en Venezuela