Robotekin 30 erakunderen laguntzarekin eta Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren bultzadarekin sortu da
Euskadiko robotikako lehen hub-aren burua Emilio Titos izango da eta konpainia erreferenteek, unibertsitateek eta erakundeek osatuko dute
Izaera pribatu eta publikoko hogeita hamar erakunde eta enpresek bilera egin dute ostegun honetan, martxoaren 30ean, Arabako Parke Teknologikoan, Euskadiko lehen robotika eta automatizazio hub formala eratzeko: Robotekin. Hala, estatutuak onartu dira, Gobernu Organoko kideak izendatu dira eta Lehendakaritza hautatu da. “Lehiakortasunerako tresna berri eta estrategiko hau Arabako eta Euskadiko enpresa-sareari irtenbide sortzaile eta bakarrak emateko heldu da”, aditzera eman du Emilio Titosek.
`Robotikaren eta Automatizazioaren Euskal Elkartea - ROBOTEKIN, robotikako eta automatizazioko euskal ekosistemari dagozkion ekimen guztiak sustatzeko erabiliko den izen ofiziala da. Emilio Titosekin batera Gobernu Organoko kide hauek daude: Victor Mayoral (Acceleration Robotics) lehendakariorde gisa, eta David Montero (BIC Araba) idazkari eta diruzain gisa.
Elkartearen lehen inflexio-puntua otsailaren 2an izan zen, Robotikaren eta Automatizazioaren alderdiari lotutako lurraldeko enpresen eta sektoreen lagin zabal eta askotarikoaren arteko topaketarekin. Topaketa horretan, bertaratutakoek aipatutako Elkartea osatzeko interesa eta inplikazioa haztatu zuten. Erantzuna ezin positiboagoa eta itxaropentsuagoa izan da. “Zalantzarik gabe, erakunde fundatzaileak dira Robotekinek izan dezaketen abalik onena Araba eta Euskadi talentuaren, inbertsioaren eta kalitatezko enpleguaren helmuga traktore gisa kokatzeko, eta gure ehun ekonomikoaren lehiakortasuna bultzatuko duena. Gure Lurraldea Estatuko industrializatuena da, eta bere pisu handiak isla zuzena du bizi dugun egonkortasun ekonomiko eta laboralean, garapen ekonomiko berritzaile baten buru izateko egoera ezin hobea baita”, adierazi du Ramiro González Arabako Ahaldun Nagusiak.
Temas
Más en Actualidad
-
Cuba sufrirá un nuevo apagón total de la isla
-
Detienen a un hombre por provocar un incendio forestal en Barcelona
-
Venezuela solicita formalmente apoyo a Naciones Unidas para recuperar viviendas y escuelas tras los terremotos
-
Suben a 3.535 los fallecidos y a 16.740 los heridos por los terremotos en Venezuela