Biodibertsitatea hobetzeko estrategiak eta planak
Erdi Aroko Hiriguneko 55 espazio identifikatu ditu Gasteizek, berdez jantzi eta biodibertsitatea areagotzeko
Erdi Aroko Hiriguneko 55 espazio identifikatu ditu Gasteizek, berdez jantzi eta biodibertsitatea areagotzeko. Hala, Proposamenak landarez, lorategiz eta lorez jantziko ditu fatxadak eta eraikinak, ur-biltegiaren teilatua, plazak, kantoiak eta Almendrako txoko ugari. Ildo beretik, Erdi Aroko Hirigunean, "biztanle bakoitzeko bost metro karratuko eremu berdea baino gutxiago dago. "Hiriaren gainerako eremuetan, berriz, batezbestekoa laukoitza da. Egoera horri aurre egiteko eta Erdi Aroko Hirigunearen Berroneratze Integralerako Estrategiaren barruan, eremu berdeak eta biodibertsitatea areagotzeko proiektu bat adostu dute Udalak eta auzoko bizilagunek, gizarte-eragileek eta eragile ekonomikoek IGIk gidatu du egitasmoa. Orain dela gutxi, Gasteizko Erdi Aroko Hirigunean azpiegitura berdea ezartzeko aukerak eta esku-hartzerako proposamenak azterlana partekatu zuen IGIk Erdi Aroko Hiriguneko Mahaiarekin eta talde politikoekin", azaldu dute Udaletik. Gaur, proposamen horiek ezagutzera eman dituzte Gorka Urtaran alkateak eta Ana Oregi IGIko presidenteak.
“Hiriko eremu honi eremu berde gehiago, natura gehiago, eman nahi dizkio Erdi Aroko Hirigunea Berdetzeko proiektuak. Naturan oinarritutako irtenbideen bidez aldaketa klimatikoari egokitzeko estrategia zabal baten parte dira esku-hartzeak”, nabarmendu du alkateak. Halaber, gogoratu duenez, Hiri Adimendunen eta Klimaren aldetik Neutroen Misiorako (Gasteiz aitzindarietako bat da) hautagaitzan txertatutako proiektuetako bat da honako egitasmoa.
Temas
Más en Actualidad
-
Cuba sufrirá un nuevo apagón total de la isla
-
Detienen a un hombre por provocar un incendio forestal en Barcelona
-
Venezuela solicita formalmente apoyo a Naciones Unidas para recuperar viviendas y escuelas tras los terremotos
-
Suben a 3.535 los fallecidos y a 16.740 los heridos por los terremotos en Venezuela