Gazteen osasun mentala prebenitzeko, Gasteizko Udalak gurasoei eta tutoreei zuzendutako ekimen berri bat jarri du abian, doako psikologia eskainiz.

Zerbitzu honek laguntza indibidualizatua eskaintzen du, erabat doan eta konfidentzialki. Espazio honetan, eguneroko lanean agertzen diren zailtasunei, zalantzei eta sentimenduei buruz hausnartu ahal izango du parte-hartzaileak. Gainera, "zure seme-alabari edo erreferentzia zaituen gazteari eguneroko bizitzan laguntzeko tresnak eskuratuko dituzu", azpimarratzen du Gasteizko Udalak. Hala, Psikoaholkularitzan arreta jasotzen ari den 14 eta 30 urte bitarteko gazte baten ama, aita, tutorea edo hezitzailea baldin bazara, orain helduentzako orientazio- eta aholkularitza-zerbitzua jaso dezakezu. "Arreta Psikologia, Psikopedagogia eta Gizarte Hezkuntza arloko profesionalekin izango dituzu saioa; gehienez, 5 saio, bakoitzaren behar partikularren balorazioaren arabera", azpimarratu dutenez Udaletik.

Ildo beretik, Osasun Publikoko Zerbitzua helduei laguntzeko zerbitzua eskaintzen du, Psikoaholkularitzaren osagarri gisa, hirian osasun mentalari laguntzeko baliabideen eskaintza handitzeko.

Ekimen honen helburuen artean hauek nabarmentzen dira: Psikoaholkularitzan artatutako nerabe eta gazteen erreferentziazko pertsona helduek gaitasunak eskuratzea ondoez emozionala sortzen duten bizi-krisietan laguntza emateko; gazteen artean osasun mentala prebenitzea eta sustatzea, zainketa-, arreta- eta laguntza-rolak esleituta dituzten helduekin esku hartuz; ondoez emozionala duten eta Psikoaholkularitzaren laguntza psikologikoa jasotzen ari diren nerabe eta gazteentzat hezkuntza-rol esanguratsuak dituzten familien eta pertsonen premia emozionalei erantzutea; nerabeak eta gazteak hobeto ulertzen laguntzea, gurasoei, legezko tutoreei eta hezitzaileei lagunduz; nerabeei eta gazteei segurtasuna eta euspena eskaintzeko aholkuak ematea.