Gazte guztientzako festa
Gasteizko Elizbarrutiatik topaketa bat antolatu dute, nahi duten gazteek Aita Santua bisitatzeko, gazteen jaia deitu duten erromesaldi batean
Gazteen Munduko Jardunaldia mundu osoko gazteek Aita Santuarekin egiten duten topaketa bat da. Gainera, erromesaldia, gazteriaren jaia, “Eliza unibertsalaren adierazpena eta gazteen mundua ebanjelizatzeko une indartsua da.
Mundu bidezkoago eta solidarioago bat eraikitzeko belaunaldi jakin bati egindako gonbidapen gisa aurkezten da. Argi eta garbi katolikoa den arren, denentzat irekita dago, bai Elizatik gertuen daudenentzat, bai urrutien daudenentzat”.
Testuinguru honetan, Gasteizko Elizbarrutiak bat egin du jardunaldi honekin eta topaketa bat antolatu du, nahi duten arabar guztiek jardunaldiarekin bat egin dezaten eta, besteak beste, aita santua ezagutu dezaten.
Ildo beretik, Elizbarrutitik nabarmendu dutenez, jardunaldi hori mundu osoko gazteen topaketa da, 16-30 urteko gazteena. Egun jardunaldi bakoitzean milioi bat gazte baino gehiago elkartzen dira.
Gainera, “erromesaldia, gazteriaren jaia eta fedea bizitzeko, ospatzeko eta partekatzeko gonbidapena da, mundu justuago eta solidarioago bat eraikitzeko”, azpimarratu zuten bertatik. Era berean, Arabako Elizatik nabarmendu zutenez, jardunaldi honek Elizearen esperientzia “positiboa eta benetakoa” eman nahi die gazteei. Kulturen arteko topaketa denez, mundu osoko herri eta nazioen arteko bakea, batasuna eta anaitasuna sustatzea du helburu.
Topaketa honek bi aste ditu. Lehenengo astean (uztailaren 26tik 31ra) talde bakoitza Portugalgo elizbarruti batean izango da. Egun hauetan zehar, gazteek hobeto ezagutu ahal izango dute Portugal, baita bertako Eliza eta bere ezaugarriak ere, Jardunaldiaren astean bezala, familien etxeetan ostatu hartuz, “benetako jaunartze, adiskidetasun eta anaitasun esperientziaz gozatzeko”.
Aste horretan hainbat programa izango dira, bertaratzen diren gazteek beraien artean hainbat jarduerarekin gozatzeko aukera izan dezaten. Gazteen Munduko Jardunaldia abuztuaren 1etik 6ra egingo da. Topaketa hau Lisboan egiten da eta Aita Santuarekin biltzen dire gazteek.
Temas
Más en Actualidad
-
Las familias de los rehenes israelíes establecen un "campamento de protesta" con alambre de espino en Tel Aviv
-
El PSOE pide un "mapeo" de recursos del sistema de protección a la infancia para mejorar la acogida de menores migrantes
-
María, la asistente virtual de la DGT que resuelve dudas y trámites con IA
-
Un confidente de la Ertzaintza y un condenado por los atentados de Catalunya, entre los expulsados del Estado por yihadismo en 2024