Bizi-kalitate "duina" eta zahartze aktiboa adinekoentzat
'Adineko pertsonentzako baliabide eta zerbitzuen gida' eguneratu du Udalak
Nora jo dezakete adinekoek eguneroko zereginei eta jarduerei aurre egiteko laguntza behar badute? Adinekoek badute bizi-kalitatea duina izateko laguntzarik? Zer eskaintzen du Gasteizek zahartze aktiboa eta osasungarria bultzatzeko? Galdera, informazio eta gai interesgarri horiek guztiak Gasteizko Udalak adineko pertsonei eta haien familiei eskaintzen dien gidan erantzuten dira.
Izan ere, Udalak, Gasteizko adineko pertsonentzako baliabide eta zerbitzuen gida eguneratu du. Gidak adinekoen beharrei erantzuna emateko hirian erabilgarri dauden zerbitzuak biltzen ditu.
Hala, argitalpenak 20 orrialde ditu eta Udalaren webgunean dago eskuragarri eta adineko pertsonentzat eta haien senideentzat "oso lagungarria" da.
2019ko gidarekin alderatutako berritasunak honako hauek dira: Etxerako laguntza-zerbitzuaren bulegoa, familia zaintzaileei babesa emateko Maiteki programa eta BIZAN San Martin berria gehitu izana, eta Gizarte Zerbitzuetako Zorroaren dekretutik eratorritako zerbitzuen berrantolaketa.
"Adineko guztiek ez dute laguntza behar. Udalak orain bost urte prestatutako ikerketa baten arabera, 65 urte baino gehiagoko biztanleen % 90 ez dira mendekoak. “Gehienek ez dute laguntzarik behar, baina, beharrezkoa balitz, hiriko erakunde eta elkarteok babes sozial handia eskaintzen dugu merezi duten ongizatearekin eta bizimodu duinarekin aurrera jarraitzeko aukera izan dezaten. Gida honen bidez, laguntza nori eskatu eta haientzat eskuragarri zer duten esango diegu”, azaldu du Jon Armentia saileko zinegotziak.
Temas
Más en Actualidad
-
Macron insta a Trump a acordar una "moratoria" en los ataques contra instalaciones energéticas
-
Israel asegura haber matado a una veintena de miembros de Hizbulá en un nuevo ataque en Líbano
-
Trump asegura que no fue informado del ataque israelí al yacimiento de gas de South Pars: "No volverá a pasar"
-
El Valle Salado, tu plan de primavera para descubrir la salina más antigua del mundo